Ana Ollo: «Legealdia bukatu baino lehen, beste berrehun postutan ezarriko dugu euskarazko profila»
Elkarrizketa Berria egunkarian
Hizkuntza politiken eta oroimen historikoaren esparruetan eginiko ibilbidearekin pozik da Ana Ollo (Iruñea, 1965). Euskararen egoerari buruz, «baikor izateko motiboak» daudela uste du, hiztun kopurua ez ezik, hizkuntza normalizatzeko neurriak ere nabarmenduta. Hala ere, onartu du «erresistentziak» azaleratzen direla oraindik ere.
Ana Ollo