Irujo: Enpresa txiki eta ertainentzako eta industria-enpresentzako laguntzak erakusten dute Nafarroan hazkunde ekonomikoarekin eta enplegua sortzearekin dugun konpromisoa
Industriak hazkunde ekonomikoa eta enplegua sortzeko trakzio-elementu gisa duen zeregin garrantzitsua indartzeko, Industriako eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak, Enpresa Sustapenerako Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, 13 milioi euro jarri ditu Nafarroako enpresa-ehunaren eskura, aurreratutako bi deialdiren bidez, Foru Komunitateko enpresa txiki eta handietan hazkunde iraunkorra, lehiakortasuna eta enpleguaren sorrera indartuko duten proiektuen inbertsioa sustatzeko.