Koldo Martinez: “Harro nago egindako lanaz, gu gabe ez baitzen aldaketarik izango”
Martxoan prostata minbizia zuela jakinarazi zuen, orain Geroa Bairen Iruñeko zinegotzi kargua utzi du. Koldo Martinezek 71 urterekin utzi du politika instituzionala, ibilbide luze eta, 2015etik, intentsu baten ondoren: parlamentari Nafarroan, senatari Madrilen eta zinegotzi Iruñean. Lasaitasunez zein baikortasunez egiten dio so etorkizunari.