Koldo Martinez: «Pozgarria da, sentitzen baitut egindako lanak balio izan duela»
Elkarrizketa Berria egunkarian
Koldo Martinez (Eskoriatza, Gipuzkoa, 1953) medikua da, baina politikaren esparruan aritu da buru-belarri azken bederatzi urteotan; parlamentari izan da Nafarroan, senatari Madrilen, eta, joan den astera arte, Geroa Bairen zinegotzi Iruñean. Prostatako minbizia duela erran zuen martxoan, eta politika uztea erabaki du orain.