Mikel Irujo: "Hithiumek ez du izan nahi enpresa txinatar bat Nafarroan, Nafarroako beste enpresa bat baizik"
Elkarrizketa Gara egunkarian eta Naiz Irratian
Nafarroako Gobernuak Hithium enpresarekin sinatu duen akordioak 700 lanpostu eta 350 milioi euro ekarriko ditu. Mikel Irujo Nafarroako Gobernuko kontseilaria baikor mintzatu da NAIZ Irratiarekin izandako elkarrizketan, itun honekin, inbertsioa eta kalitatezko enplegua ez ezik, berriztagarrien sektorea egonkortzea ere lortuko dela uste duelako.
Mikel Irujo