Volver atrás

Mikel Irujo: "Iaz enpresa itxiera mingarriak izan genituen baina inoizko inbertsio urterik oparoena izan zen"

Elkarrizketa Euskalerria Irratian

    Mikel Irujo Mikel Irujo

    Datu zehatzei erreparatuta, %3 hazi da Nafarroa azken hamarkadan eta 10.000 enplegutik gora sortu dira. Kontseilariaren esanetan, "autogintzaren sektorea indartsu dago. Gehiago indartuko da ibilgailu elektrikoen sarrerarekin. Dena den sektore horren neurrikoa da nekazaritzaren inguruko industria eta energía berriztagarrien atala ere”. 

    Mikel Irujok nabarmendu duenez, “Nafarrroan, hiru unibertsitate ditugu, sei zentro teknologiko. Horrek denak indarra ematen dio gure ekosistemari. Konektibitatea, formakuntza, eta ikerkuntzaren ardatzak oso garrantzitsuak dira eta grapen handia lortzen ari gara gure komunitatean”.  Merkataritza gerra sasoi honetan Europa indartzea ezinbestekotzat jotzen du eraso globalei aurre egiteko Irujo kontseilariak.

    Entzun elkarrizketa hemen

    Suscríbete a nuestra newsletter