Volver atrás

Unai Hualde: "Geroa Bai indartsu bat garrantzitsua da aldaketaren paradigma mantentzeko".

Entrevista a Unai Hualde en Euskalerria Irratia

    Unai Hualde Unai Hualde

    Nafarroako Parlamentuko presidentea da. Seigarren urtea du karguan. Altsasuko alkate izandakoa. Nafarroako Eusko Alderdi Jeltzaleko burua da. Geroa Bai koalizioko kidea. Metropoli Forala saioan izan dugu. Aste honetan, bi urte betetzen dira azken hauteskundeak egin zirenetik. Maria Txibitek gobernuburu sei urte beteko ditu. UPN Nafarroako Jauregitik kanpo dagoela hamarkada.

    Lege nagusiak

    Unai Hualdek legealdiaren lehenengo zatiaren balantzea egin du Metropoli Forala saioan. Bere esanetan, “datozen bi urteotan lege garrantzitsuak onartuko dira: Osasun Legea, Despopulazioaren Legea eta Industriaren Legea, besteak beste”.

    Giroa bare

    Parlamentuburuaren ustez, “legebiltzarreko giro politikoa baretu egin da eta alderdien arteko elkarlana oso nabarmena da”. Bereziki, egungo gobernua osatzen duten indarren arteko harreman zuzena eta EH Bilduren laguntza azpimarrratu ditu Hualdek

     

    Entzun elkarrizketa berriro hemen

    Suscríbete a nuestra newsletter