Unai Hualde: "Saharako herriaren autodeterminazioaren aldeko mezu argia eraman dugu kanpamenduetara"
Elkarrizketa Euskalerria Irratian
Saharako kanpamenduetatik itzuli berri da Nafarroako Gobernu, Parlamentu eta Udal eta Kontzejuen Federazioko ordezkarien bidaia. Euskalerria Irratian Una Hualde, Foru Ganberako presidenteak azaldu du bidaia aberasgarri eta hunkigarria izan dela, Nafarroatik Saharara eramaten den elkartasuna tokian bertan ezagutzeko auekra eman dielako.
Bi helburu zituen bidaiak, alde batetik politikoa eta bestetik elkartasunezkoa. "Saharan bizi den gatazka soilik Sahararen autodeterminazioaren aldetik konponduko dela esatera joan gara harat", azaldu du Unai Hualdek. "Hori da nazioarteko agiriek diotena eta ez azken aldian Espainiako Gobernuak esan duena". Hualdek gaineratu du: "Nafarroak historikoki lotuta zuzena du Sahararekin eta gure jarrera berretsi dugu horrela". Bestetik, Parlamentuko Presidenteak azpimarratu du, bidaian hunkigarria egin zaiola Nafarroatk martxan jarri diren proiektuak bertan ikustea. "Egoera larria da, ospitaletan, eskoletan...baina hunkitzen gaitu ikusteak Nafarroako erakunde eta eragileek bertan egiten ari direna, ura eta janaria bermatzeko proiektuak martxan jarriz".