OMENALDI EKITALDI BAT ANTOLATU DU SAN KRISTOBAL GOTORLEKUAN
Geroa Baik omenaldi ekitaldi bat egingo du datorren maiatzaren 16an, 10:30etab, San Kristobal Gotorlekuan (Ezkaba), memoria politiken markoan eta Ezkabako ihesaldiaren urteurrenarekin, urtero maiatzaren 22an oroitzen dena.
Ekitaldia esanahi historiko eta sinboliko sakona duen toki batean egingo da., berriki Memoria Demokratikoko Toki moduan aitortua, aurten Nafarroako Gobernuaren eta Estatuaren artean izenpetutako protokoloaren baitan. Aitortza hau pauso garrantzitsua da Nafarroan jazarpen frankistaren eszenatoki nagusienetako bati duintasuna emateko bidean.
San Kristobal Gotorlekua espetxe moduan erabili zen frankismoan zehar eta Foru Komunitatean emandako jazarpenaren toki adierazgarrienetako bat da. Ehunka pertsona erail zituzten bertan, desagertu ziren edo tokiko bizi baldintza ezin gogorragoen ondorioz hil ziren, funtsezko eskubideen urraketak markaturiko testigantza moduan dugularik oraindik.
Geroa Baik antolatutako omenaldiak, biktima guztien memoria gordetzea eta haien aitormena egitea bilatzen du, egia, memoria, justizia eta erreparazioaren printzipioak erdian jarriz.
Halaber, urteetan zehar memoria elkarteek, toki erakundeek eta erakunde publikoek garatutako lanaren garrantzia azpimarratu nahi du ekitaldi honek, toki hau memoria toki moduan aitortzeko eta babesteko aurrerapausoak ematea ahalbidetu baitute.
Ekimen honekin, Geroa Baik memoria demokratikoarekin bere konpromisoa berresten du, bizikidetza sendotzeko ezinbesteko tresna delako, bai eta askatasun, demokrazia eta justizia sozialaren baloreak finkatzeko eta giza eskubideekiko begirunean oinarrituko den etorkizun bat eraikitzeko ere.
Koalizioak oroimen eta aitortza ekitaldi honetan parte hartzeko gonbidapena luzatzen du, iraganeko mina bai eta etorkizun zuzenago baten aldeko konpromiso kolektiboa sinbolizatzen duen toki batean.