Itzuli

2020ko Nafarroako aurrekontuek Baztanentzako 129.000 euroko hiru zuzenketa jaso dituzte Geroa Baik proposaturik

Amaiurko Bisita Zentrorako proiektu museografikoa egiteko Gaztelu elkartearekin hitzarmena, Arizkunen bide baten zolatzea eta Laxoa Elkarteari diru-laguntza dira

2020ko Nafarroako Aurrekontuetan, Geroa Baik proposaturik, 129.000 euroko hiru zuzenketa daude Baztanentzako. Lehena, Amaiurreko Bisita Zentroarentzako proiektu museografiko bat egiteko Gaztelu elkartearekin hitzarmena da, 75.000 eurokoa; Arizkunen bide baten zolatzea bigarrena, 44.000 eurorekin, eta Laxoa Elkarteari 10.000 euroko diru-laguntza hirugarrena, berriki Interes Kulturaleko Ondare aitortu den kirol honen sustapenerako.

2020ko kontuei Geroa Baik Baztanentzako aurkeztutako hiru zuzenketek, aranarentzako garrantzitsuak diren azpiegitura eta proiektuak martxan jartzea ahalbidetuko du, begirada lurralde orekan eta gizarte kohesioan edukiz beti.

Amaiurren proiektu museografikoa

Zenbateko handieneko zuzenketa, 75.000 eurokoa, Amaiurreko Gaztelu Elkartearekin hitzarmena egiteko izango da, elkarte honek 1980 urtetik herriko Gazteluaren aztarnak eta Baztan Araneko ondare kultural zein naturala balioan jartzeko jarduerak egiten dituelarik. Une honetan Amaiurreko gazteluko Bisita Zentroa eraikitzen ari da, bertan erakusketa iraunkor bat kokatuko delarik. Zuzenketa honekin bertako proiektu museografikoa martxan jarriko da.

Arizkunen zolatze lanak

Bigarren zuzenketa Arizkuneko bide baten zolatzea egiteko da. Herriaren mendebaldeko zonaldean Pertalatx auzora eta Erratzura, bai eta baserri ugaritara daraman bide bat dago. Bide honek, tokiko NA-2601 errepidearekin lotzen duen bide-adar bat du. Partida honi esker, bide-adar hori hormigoiztatuko da, egun ibilgailuek zailtasunez erabiltzen baitute bere zoladura irregularra dela eta. Modu honetan, aipatutako Arizkuneko zonalde horretako bizilagunek bai eta Pertalatx auzoko bizilagunek tokiko errepidera modu zuzenean ateratzeko bide bat edukiko dute, Arizkuneko herrigunetik igarotzeko beharrik gabe.

Laxoa elkartea

Laxoa elkarteak jasoko du Geroa Bairen proposamenez Nafarroako Aurrekontuek onartutako hirugarren partida. Laxoa kirola euskal pilota jokoaren modalitate arkaikoa da eta Nafarroako iparraldeko bi eskualdetan gorde da bakarrik: Baztan eta Malerrekan. Diru-laguntza honen bitartez, Laxoa elkarteak jarduera hau bultzatzen eta sustatzen jarraitzea bilatzen da, alde batetik kirol honen praktikarako materialaren beharrak estaltzeko, eta bestetik, informazio panel sorta bat instalatzeko. Nafarroako Gobernuak Interes Kulturaleko Ondare aldarrikatu zuen pilota modalitate hau iaz.

Izena eman gure buletina jasotzeko