Gure ideiak
Ezagutu Nafarroa hobetzeko gure proposamen nagusiak.
Garapen ekonomikoa
Gizarte eta lurralde kohesioa, ikuspegi estrategikoa eta kalitatezko enplegua
Nafarroaren ikuspegi estrategiko partekatu bat finkatzeko lan egitea, giza garapen jasangarriaren funtsetan oinarrituz: bideragarritasun ekonomikoa, kohesio soziala eta lurraldearen kohesioa, eta ingurumenaren babes orekatua.
Erreferentziazko helburua eskubidedun enplegua sortzea eta finkatzea izanen da; hau da, kalitateko enplegua sortzea eta finkatzea ordainsarien, egonkortasunaren, segurtasunaren, lanean garatzeko aukeren eta gainerako lan-baldintzen ikuspegitik.
Sektore estrategikoak, berriz, honako hauek izanen dira: industria aurreratua, energia berriztagarriak eta eraginkortasun energetikoa, osasuna eta harekin lotutako zerbitzuak, lehenengo sektorea eta nekazaritzako elikagaien sektorea, turismo integrala, zerbitzu aurreratuak eta teknologia berriak; industria bat puntakoa teknologiari dagokionez, ingurumena errespetatzen duena eta langileek kudeaketan parte hartzea bultzatzen duena, eta, industria endogenoa dela-eta, berriz, lurraldean hedatutako industria bat, eskualde bakoitzeko errealitatetik hurbil dagoena.