Itzuli

Geroa Baik garrantzitsuagoa deritzo Programa Akordioarekin bat datorren PHT-ren gaineko hitzarmen bat sinatzea "Estatuari alfonbra gorria utzi" baino

Geroa Baik garrantzitsua deritzo Prestazio Handiko Trenaren gaineko hitzarmena Estatarekin sinatzea horrela Programa Akordioaren betetzea bermatzeko. “Kontrakoa Madrilgo Gobernuari alfonbra gorria uztea litzateke eta Nafarroako interes orokorren alde ez egitea”, azpimarratu du koalizioak.

Geroa Bairen aburuz, “Gobernuak hiritarren interesen alde egin behar du eta korridorea burutzeko Hitzarmena Programa Akordioari ahalik eta doituena egotea”. “Foru Exekutiboak ezin dio atea irekita utzi Gobernu zentralari horrelako garrantzia duen obra bat inolako negoziaketa motarik gabe egiteko”, ziurtatu du.

Koalizioak, gainera, arduragabea deritzo gai honen inguruan UPNk izaten ari duen jokabidea, “gizartea eta Nafarroako zein Madrilgo Gobernuak presionatzen saiatuz”, kontutan izan gabe “ezaugarri honetako azpiegitura batek estudio, bere analisi eta lan denborak dituela”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko