Itzuli

Geroa Baik ziurtatu duenez langabeziaren datuek Nafarroako Gobernuaren kudeaketa zuzena frogatzen dute

Geroa Baik modu oso positiboan baloratu ditu gaur ezagutu diren langabezia eta Gizarte Segurantzaren afiliazio datuak, eta Nafarroako Gobernuaren kudeaketa zuzenaren emaitza direla iritzi du, oposizioak eta, bereziki UPNk legegintzaldian zehar erabili duen diskurtsu apokaliptikoaren gainetik.

Koalizioak ziurtatu duenez Foru Exekutiboak enplegu arloan burututako politikek enpresak eta eragile politiko zein sozialak lagundu dituzte datu positibo hauek lortzeko.

Geroa Bairen aburuz oraindik ere erronkak daude aurrean, hala nola kalitatezko enplegua sortzea eta prekariotasunaren eta denborazkotasunaren aurkako borroka, Gobernu zentralak oraindik ez baitu PPren Lan Erreforma bertan behera utzi, eta horrek desberdintasunak sortzen jarraitzen du.

Azkenik, Geroa Baik kalitatezko enplegua sustatzeko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu du, bereziki kolektibo ahulenentzako, gazteentzako eta emakumeentzako, enplegurako politika aktiboen eta gizarte zerbitzuen kudeaketan neurri integralak ezarriz, eta beti eragile ekonomiko eta sozialekin kontaktuan.

Izena eman gure buletina jasotzeko