Itzuli

Koldo Martínez: “Geroa Baik Programa Akordioan jasotzen dena defendatzen du PHT dela eta”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak esan duenez, laukoak Ayerdi Lehendakariordearekin Prestazio Handiko Trena dela eta egingo duen bileran, koalizioak “programa akordioan jasotzen dena defendatuko du, prestazio handiko trenaren aldeko akordio sendoa, serioa eta tinkoa dela uste baitugu, nazioarteko bia estandar baten alde, trenen luzera, biaren edukiera eta trenen abiadura finkatzea alegia”.

“Jarrera hori defendatzen jarraituko dugu”, nabarmendu du Martínezek, adieraziz Estatuarekin hitzarmen berria egiteko beharra dagoela eta Geroa Bai gai horren “gainean” egongo dela.

Halaber, plataforma berria programa akordioak finkatzen duen irizpideetan sartzen ote den galdetua, “ziur gaude baietz” erantzun du. Gai horretan laukoa elkarrekin joango ote den galdetua, esan du “gai hau negoziatzen dutenak gobernuak direla”, Geroa Baik programa akordioa defendatuko duela eta baietz espero duela. “Garrantzitsua dena, maiatzaren 25ean Madrilen adosten dena da”, amaitu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko