Itzuli

Geroa Baik UPN, PSN eta PP-ren hipokrisesia kritikatu du Davalor-en egindako inbertsioa dela eta

    UPN eta PSN-k PP-ren oposizioa egiteko moduekin bat egin izana salatu du Geroa Baik, eta Nafarroako Gobernuak Davalor-en egindako inbertsioaren gaineko ikerketa batzorde bat sortzeko haien asmoan agertzen duten zinismoa kritikatu du, Diputatuen Kongresuan aurreko erregearen negozioen gaineko ikerketa batzorde bat egitea ukatu dutenean eta, Nafarroan, UPN Nafarroako Kutxaren gaineko ikerketa batzordea sortzearen aurkakoa izan zenean.

    Koalizioak nabarmendu duenez, UPN eta PSNk, PPk planteaturiko ikerketa batzordearen gainean duten jarrerak “oportunismo politikoa eta zinismo dosi handiak agertzen ditu”. “UPNren aurreko gobernuek Nafar guztion 19 milioi galdu zituzten Iberdrolaren akzioen salerosketan, eta Kontuen Ganberak azpimarratu zuen moduan, ezarritako prozedimenduak bete gabe, Sodena-ren jardueratik kanpo zegoen  salerosketa, eta ez UPNk ez eta PSNk ere ez zuten ikerketa batzorderik planteatu Parlamentuan gai hori ikertzeko”.

    “Lotsagarria da oposizioko hirukoak Davalor-en egindako inbertsioaren gaineko ikerketa batzorde baten erakuntza eskatzea, jakin badakienean Kontuen Ganberaren txosten baten bitartez, enpresa honi egindako maileguek ezarritako prozedimenduak errespetatu zituela, txosten juridiko eta ekonomikoetan oinarrituz, UPN Gobernuan zegoenean diru publikoa Iberdrola bezalako proiektu handi batean ezarritako prozedimenduak bete gabe inbertitu zuenean, eta inbertsio hori Sodena-ren eginkizunen artean zegoela ozta-ozta justifikatuz”, azpimarratu du.

    Horrela, Geroa Baik gogorarazi duenez “Kontuen Ganberaren 2017ko maiatzeko txostenak ondorioztatzen du Sodena-ren ekintzak, Nafarroako Gobernuaren arrisku-kapital tresna den heinean, beti dira ziurgabetasun maila bat duten apustuak eta Davalor-en proiektua Nafarroarentzako sektore estrategiko baten baitan kokatzen da eta bere produktua berritzailea da, teknologia gorenekoa eta merkatuan bakarra, eta ziurtatzen zuenez, burututako prozedimendua txosten juridiko eta ekonomikoetan oinarritu dira”.

    “Bere historian zehar, eta beste moduz izan ez daitekeen moduan bere jardueraren izaera kontutan izanik, Sodena-k operazio ugari egin ditu, bere misio estrategikoa betez eta ezarritako prozedimenduak jarraituz, eta Davalor-en kasuan egin den bezalaxe, zailtasun latzak pasa dituzten enpresei eman zaizkie maileguak, batzuetan kobraezinak izanik ere. Horietako asko, Davalor-en mailegua baino askoz ere handiagoak”, azaldu du koalizioak.

    Azkenik, Geroa Baik gogorarazi du Sodenak Davalor-i emandako maileguak “Nafarroako Parlamentuan behin eta berriro azaldu direla, parlamentuko 30 ekimen baino gehiagoren bitartez”. “Inbertsio honi buruz hitz egiten jarraitzeko prest gaude nahiz eta lehendakariordeak jada hamaika alditan azaldu Parlamentuan, baina UPN, PSN eta PPren oportunismo politikoa salatu beharra dugu, gai hau Gobernua eta lehendakariordea desgastatzeko erabiltzen ari baitira”, amaitu du.

    Izena eman gure buletina jasotzeko