Gure ideiak
Ezagutu Nafarroa hobetzeko gure proposamen nagusiak.
Nafarroa
Autogobernua eta Nafarroa subjektu politiko moduan defendatu
Geroa Bairen nortasunaren baitan dago Nafarroa subjektu politiko moduan defendatzea eta ez objektu politiko moduan. Baldintzatu gabeko ahalmen eratzailea aitortzen diogu nafar hiritargoari, bai eta askatasunez bere erregimen politiko propioa aukeratzeko eskubidea. Era berean, erakunde amankomunak sortzeko Estatuarekin buruz buru negoziatzeko eskubidea aitortzen dugu.
Nafarroak subjektu moduan nafarrontzat erabakitzeko eskubidea aldarrikatzen du, bere etorkizuneko proiektua imajinatzeko eskubidea eta hori eraikitzeko lan egitea. Nafarroak subjektu moduan norbanako bakoitzaren subiranotasuna eskatzen du bai eta ulertu norbanako borondate horien batuketa izango dela norabidea jarriko duena.
Zentzu honetan, autogobernua egunerokoan politika egiteko tresna bat dela deritzogu, politika zehatzak diseinatzeko, garatzeko eta ezartzeko, gizartearen benetako arazoak konpontzea helburu dutenak.



































