PSOE-k bere agenda alderdikoia erakundeen arteko lankidetzaren gainetik lehenestea deitoratu du Geroa Baik
Geroa Baik PSOEren Gobernuak legegintzaldi honetan jarduten ari duen desleialtasun instituzionala eta erakundeekin egiten ari duten etengabeko erabilera alderdikoia salatu ditu. “Gaur, behin berriro ere, Nafarroan PSNko idazkari nagusi baten eta Sánchezen Gobernuko ministro baten arteko bilera ikusi dugu, María Chivite eta Ábalosena alegia, haien interes alderdikoiak nafarron interesen gainetik lehenesten jarraitzen ari dute eta”, azpimarratu du Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak.
“Tamalgarria da Sánchezen Gobernuak bere alderdiko ordezkariekin biltzea nahiago izatea Nafarroako herritarrak ordezkatzen dituen erakundeekin bildu ordez, eta tamalgarria da Nafarroan PSOEko idazkari nagusi den María Chivitek, ez dagozkion funtzioak bere egitea, bere papera zein den ez dakiela frogatuz”, ziurtatu du Martínezek.
Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak deitoratu duenez “agenda alderdikoi honen lehenesteak kalte handia egiten digu nafarroi”. “Ez da bidezkoa PSOEren Gobernua oraindik modu formalean Nafarroako Gobernuarekin kontaktuan jarri ez izana herritarren interes orokorrean eragina duten gaiei buruz hitz egiteko, hala nola Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioen 113 milioiak, baina Nafarroan alderdiko idazkari nagusiarekin elkartzeko denbora edukitzea grin alderdikoi argiarekin gainera”, kritikatu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.
Prestazio Handiko Trena dela eta, Chivite eta Ábalosen arteko bileraren mintzagaia alegia, Martínezek gogorarazi du PSOEren Gobernuak hamarkadak daramatzala azpiegitura hau Nafarroara iritsiko dela aginduz. “PSOEren Gobernuak balizko hitzarmen baten sinaduran aurrerapausoak emateko benetako asmoa baldin badu prestazio handiko trenbide korridorearen garapenerako, eta azpiegitura hau hauteskunde estrategia moduan ez erabiltzeko, hori burutzeko bide egokiena Nafarroako Gobernuarekin lankidetzan egitea da. Tamalez, itxuraz behintzat PSOEren bai eta PSNren nahi bakarra azpiegitura honekin kea saltzen jarraitzea da, Nafarroako herritarren interes orokorraren alde lan egin ordez”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.
Koldo Martínez