Koldo Martínez: “Hirugarren aurrekontuak onartzea espero dugu, Nafarroaren arestiko historian mugarria izango dena”
Koldo Martínez, Geroa Baiko parlamentuko eledunak Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren gaur adierazi duenez, azken asteotan eztabaidatzen ari diren Aurrekontuak onartzea espero du, “legegintzaldian onartuko diren hirugarrenak, Nafarroaren arestiko historian mugarri garrantzitsua izango dena”.
“UPNren aurreko gobernua ez zen gai izan aurrekontuak onartzeko gehiengo nahikoak lortzeko. Horren aurrean, eta laukoaren barruan ditugun ezberdintasunez gain, eta hura osatzen dugun taldeen barnean dauden ezberdintasunak direla ere, eta oposizioaren iskanbila egonda ere, elkarrizketarako, adosteko eta Nafarroako Gobernuari egonkortasuna emateko gaitasuna dugula frogatu dugu”, azpimarratu du Martínezek.