Geroa Baik espero du PP-k arduraz jardutea Nafar Hitzarmenarekin urtea amaitu baino lehen
Jokin Castiella Geroa Baiko Ogasun eta Finantza Politikarako bozeramaileak ziurtatu duenez “Geroa Baik espero du PPren Gobernuak modu arduratsua jardun dezala eta Nafarroarekin Hitzarmen Ekonomikoa urtea amaitu baino lehen adostu dezan”. Castiellak helburu horri heldu dio gaur Cristóbal Montoro ministroak adierazi ondoren euskal legeen erreformarekin batera Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoaren erreformari ere ekingo zaiola, Euskal Itunaren “definizio berrien zati handi bat hedatuko zaizkiola” iragarriz.
Castiellaren aburuz azken urtean zehar “ez da leialtasun instituzionalik egon Madrilen aldetik”, aportazioaren oinarrizko urtea 2015ean egin behar baitzen. “Irizpide ekonomikoetan Estatuaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko harremanaren berdefinizioan etengabeko atzerapenak ez du justifikaziorik”, ziurtatu du Geroa Baiko parlamentariak.
“Espero dezagun Montoro jaunak euskal Itunarentzako iragarri duen konpromisoa Nafarroako Hitzarmenean ere ikustea”, ziurtatu du Castiellak. “Hitzarmen Ekonomikoa Nafarroako autogobernuaren ardatz egituratzaileetako bat da, eta horregatik berebiziko garrantzia du akordioa lehenbailehen iristea”, gaineratu du.
Zentzu horretan, Geroa Baiko parlamentariak Nafarroako Gobernuari zuzendutako ahozko galdera bat erregistratu du, honek balora dezan zein aurrerapauso ematen ari diren Hitzarmen Ekonomikoaren negoziaketan, eta gogorarazi du “Nafarroako Gobernua izan zela Estatuko Gobernuari orain dela urtebete baino gehiago proposamen bat luzatu ziona, datu ekonomiko-finantzarioen analisi zorrotz batean oinarrituz”. “Ez da onargarria gure finantzak definitzeko giltzarria den honek hiru urteko impassean egotean”.
“Funtsezkoa da 2015ean Hitzarmen Ekonomikoak galdutako oreka berreskuratzea”, Geroa Baiko Ogasun bozeramailearen arabera, “behin behineko aportazioaren ondoz ondoko eguneratzeekin, Nafarroak beharko lukeena baino 100 milioi gehiago ari ditu ordaintzen”, amaitu du.
Jokin Castiella