Uxue Barkos: Indarrean dauden murrizte neurriak berrikusi behar dira, udan neurrien arintzeak, zinez gogorra izan zen udazkena ekarri zigula ahaztu gabe
Nafarroako Parlamentuko Eledunen Batzarrak adierazpen instituzional bat onartu du astelehen honetan, harekin bere “erabateko gaitzespena” agertuz berriki adin txikiko transexual batek Iruñerrian jasandako erasoaren aurrean eta bere babesa adierazten die haurrari eta bere familiari. LGTBI kolektiboaren aurkako indarkeriaren gaitzespenean lortutako aho-batekotasuna balioetsi du Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak.
Pandemia dela eta, Barkosek “berri ontzat” jo du “kutsatzeen joera, ia uztaileko mailetara iritsi baita eta horrek lan zorrotza eskatzen du, une bakoitzari egokituz eta orain burutzen ari diren neurrien berrikuspenarekin, beti ere Osasun Departamentuko lehen posiziotik”.
“Une hauetan indarrean dauden murrizte neurriak berrikusi behar dira, uztaileko datuen antzekoetan gabiltza, ikas dezagun neurrien arintzeak zinez gogorra izan zen udazkena ekarri zigula”.
Halaber, ostegun honetan Geroa Baik Parlamentuko osoko bilkurara eramango duen ekimenaren garrantzia gogorarazi du, Hitzarmenaren Legea aldatzea proposatzen baitu Nafarroak Estatuko zorraren interesak bere egin ez ditzan.
Kazetarien galderei erantzunez, Barkosek Kataluniako hauteskundeen emaitzak eta araudia aldatzeko Podemosen proposamena baloratu ditu, bai eta Castejoneko ikastetxea PAI eredutik irten izana ere.
Uxue Barkos