Itzuli

Martínezek oposizioaren “arduragabekeria” kritikatu du, “bere boto aukeretan bakarrik baitu interesa”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen eledunak oposizioko alderdien “arduragabekeria” kritikatu du gaur, ostegunez, “bere boto aukeretan bakarrik baitute interesa” eta “Nafarroan berriro ere gobernatzeko ahal dutena egiten baitute”.

Komunitateren Egoeraren gaineko Debatean egindako mintzaldian, Martínezek Barkos Lehendakariaren diskurtsu “akasgabea” babestu du, “orain arte bezala” lan egiten animatuz, eta azpimarratu du “aldaketaren Gobernua askoz ere sozialagoa eta aurrerakoiagoa den gehiengo baten identifikaziotik jaio zela”.

Geroa Bain “hiritarren integrazio maila handiagoa bilatzen dugula” nabarmendu ondoren, “oposizioak legegintzaldi honen lehen minututik edukitako modu manipulatzailea eta oztopotzailea” kritikatu du Martínezek.

“Oposizioaren arduragabekeria salatu” nahi izan du, “bere interesa bere boto aukera baita”. “Ez da serioa nafar gizarteari sinetsi araztea Gobernu honek Komunitatea hondamendira eraman nahi duela”, esan du, ziurtatuz “Gobernu honek, bere agintean jarri zenean baino egoera hobeagoan uzten ari duela Nafarroa”.

Bere iritziz, “oposizioko alderdiek ahal dutena egiten dute Nafarroa berriro ere kudeatzeko”. “Eta Gobernu honek lehen unetik jardun du nafar guztiontzako gizarte kohesioaren defentsan, gure jardun politikoaren zentroa baitira herritarrak”, esan du, “politikagintza egituratzailea” defendatzeko.

Katalunian 155 artikuluaren ezarpena aipatu du, “askatasunei mehatxua” dela esanez, eta agerian uzten du “noraino diren gai zenbait alderdi, eta UPNren setakeria interbentzionista, navarrisimo ordez requetenavarro agertuz, espainiar subiranotasunaren liderago foralista baino”. “Ez al da zentzudunagoa Kataluniako gizarteak dioena errespetatzea?”, azpimarratu du.

Martínezek adierazi duenez “gure foru berezitasuna defendatzeko konpromisoa Parlamentuko indar politiko guztiei proposatzen diegu, denon artean egin dezagun”. “Nafarroari ahalik eta eskumen gehiago ematearen” alde egin du eta “Foruaren Hobeagotzearen erreforma” proposatu du, “eskubide historikoen aitorpenean oinarrituz eta Nafarroako hiritarrei dagokien erabakitzeko ahalmen osoan, alderdien arteko adostasun zabal baten bidez eta testu berria hiritarren erreferendum bidez bozkatuz”. “Eskubide historikoen bidea jarraitzea da helburua”, esan du. 

Nafarroak aldameneko Komunitateekin harremana edukitzearen alde egin du horiei bizkar emanez bizi ordez, “UPNren agintariek egin zuten moduan”. “Nafarroan eta EAEn lankidetza iraunkorra Foruaren Hobeagotzean aurreikusten da, eta Komunitate bakoitzeko hiritarren errespetuan oinarrituz”, azaldu du, foru Komunitatea Europan egotea defendatzeko. 

Izena eman gure buletina jasotzeko