Itzuli

Ciudadanos-ek Nafarroako Foru Erregimenaren inguruan duen ezagutza eza eta demagogia kritikatu ditu Geroa Baik

Koldo Martínez Koldo Martínez

Ciudadanosek Nafarroako autogobernuaren eta foru erregimenaren inguruan duen ezagutza eza eta demagogia kritikatu ditu Geroa Baik Albert Rivera Ciudadanoseko buruak egindako adierazpenen ondoren, honek ziurtatu baitu eskubide historikoak asmakuntza bat direla eta foruen deuseztatzearen alde egin baitu.

Koldo Martínez Geroa Baiko eledunak gogorarazi duenez, ez da Hitzarmen Ekonomikoa eta Nafarroako Foru Erregimena erasotzen den lehen aldia, eta bere iritziz “eraso hauek nazionalismo espainiar zaharkitu eta jakobinoarenak dira”.

“Beti defendatu dugu Nafarroako Foru Erregimena zuzena eta Estatuaren gainontzeko herrialdeekiko solidarioa dela eta horrela egiten jarraitzen dugu Ciudadanosena bezalako diskurtso populisten aurrean, errealitatearen ezagutza eza hutsa besterik ez baitute erakusten”, azpimarratu du Geroa Baiko bozeramaileak.

Martínezek gainera tamalgarritzat jo du UPNk foruen aurkako alderdi batean laguntza bilatu nahi izatean Gobernura itzultzeko, horrek frogatzen baitu “bere kezka ez dela Nafarroako interes orokorra edo gure autogobernuaren defentsa, besaulkia berreskuratzea beste nahirik ez dutela baizik”.

Izena eman gure buletina jasotzeko