Pablo Azcona: “Estatuak bere gain hartuko duen zorrak Nafarroa ez zigortzea da gure kezka eta defizit tarte handiagoa eta erabakitzeko ahalmen gehiago negoziatzearen alde egiten dugu”
Pablo Azcona Nafarroako Parlamentuan Geroa Bairen bozeramaileak Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ostean egindako adierazpenetan, ostegun honetan Osoko bilkuran eztabaidatuko den Geroa Bairen mozioa aurkeztu du. Zehazki, Genero Indarkeriaren prebentzioan adimen artifiziala erabiltzea ahalbidetuko duen azterlan bat egitera premiatzen da Nafarroako Gobernua. Azconak azaldu duenez, “genero indarkeriaren aurka borrokatzeko, gure esku dauden tresna guztiak erabili behar ditugu”. Geroa Bairen bozeramaileak nabarmendu duenez, “berriki ezagutu diren azterlanen arabera, adimen artifizialarekin, datuen analisitik abiatuz, balizko biktimak arrisku maila ezberdinetan sailkatzeko aukera dago, horrekin balizko biktimen eta haien erasotzaileen prebentzio eta antzematean aurrera egitea ahalbidetuz”. “Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna baino bi egun lehenago eztabaidatuko da mozioa, eta Geroa Bain emakume eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorrarekin gure konpromisoa berretsi nahi dugu”, azpimarratu du Azconak.
Bestalde, Erkidegoen zorra barkatzeko Estatuaren eta Autonomia Erkidegoen artean egon daitekeen akordioa aipatu nahi izan du ere Geroa Bairen bozeramaileak. Azconak gogorarazi duenez, “Nafarroa, gainontzeko foru lurraldeak bezala, ez da erregimen amankomuneko erkidegoa” eta “Estatuak bere gain hartuko duen zorrak Nafarroa ez zigortzea” dela Geroa Bairen kezka azpimarratu du, “Estatuko zorraren interesen %1,6 ordaintzen baitu, horregatik puntu hau Hitzarmenaren markoaren baitan berrikustearen alde egiten dugu”, gaineratu du. Bigarrenik, Azconak azaldu du koalizioaren kezka ez dela, UPNk dioen moduan, Nafarroari “tratu bera ematea”, baizik eta gure erakundeek behar duten trataera ematea. “Hemen ez dago zorraren barkamenik, Nafarroa ez baita erregimen amankomuneko ogasuna eta ez zuelako Erkidegoen Likidezia Funtsera jo, eta Geroa Baitik negoziatu egin nahi dugu, beti egin dugu horren alde, defizit tarte handiagoa eta modu autonomoan erabakitzeko ahalmen gehiagorekin”.
Pablo Azcona