Itzuli

PSN-k gobernu aurrerakoi eta anitza eratzeko ekimena har dezan eskatu dio Geroa Baik

Geroa Baiko Batzorde Iraunkorra eguerdi honetan batzartu da europar, udal eta foru hauteskundeetako emaitzak baloratu eta analizatzeko.

Geroa Baik “gobernu aurrerakoi eta anitz” baten aldeko apustua berretsi du eta hori eratzeko negoziazioen ekimena “María Chiviteri eta PSNri” dagokiela esan du, “herritarrek hautestontzietan argi utzi duten moduan”.

“PSNren eskutan dago gobernu aurrerakoia eta Nafarroako aniztasuna islatuko duena eratzeko ekimena hartzea”

Zentzu honetan, koalizioak deitoratu du “orain dela lau urte Uxue Barkosekin gertatu ez bezala, oraindik Geroa Baik María Chiviteren aldetik deirik jaso ez izana akordioak erdiesteko aukera ikertzeko”.

Azkenik, koalizioak ziurtatu duenez “Nafarroak herritarrek Geroa Baik legegintzaldi honetan bai Nafarroako Gobernuan bai eta Foru Parlamentuan egindako lanari bere babesa eman dio” eta “frogaturik geratu da ere Nafarroako gehiengoa aurrerakoia dela, eta ez eskuindarra”.

Izena eman gure buletina jasotzeko