Itzuli

Koldo Martínez: “Gobernu zentralak Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioak direla eta Nafarroako Gobernuak egindako eskakizun guztiei azkenean erantzuna ematea espero dugu”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarrak premiazko tramitea eman dio astelehen honetan Geroa Baik, EH Bilduk, Podemos-Orain Bai eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioen Foru Lege proposamenari, modu horretan irakurketa bakarrean eztabaidatuko delarik datorren urriaren 4ean.

Geroa Bairen aldetik, Koldo Martínezek esan du inbertsio plana Estatuko Aurrekontuetako 116 xedapen gehigarriaren araberakoa dela eta espero du Gobernu Zentralak “Nafarroako Gobernuak egindako eskakizun guztiei azkenean erantzuna eman diezaien” inbertsio hauek direla eta.

Esan duen moduan, “PSOEko exekutiba federaleko pertsona garrantzitsuekin hitz egin da, bertan nafarren bat ere baitago –Santos Cerdáni erreferentzia eginez-, eta Madriletik oraindik ez da erantzunik jaso”. “Badirudi PSOEk, Gobernu ehun egun hauetan, kezkatuagoa egon dela beste gauza batzuekin benetako politika egitean baino”, azpimarratu du.

SOS NAFARROAREN PROTOKOLOA

Bestaldetik, SOS Nafarroaren funtzionamendua eta protokoloa dela eta, oposizioak hura kritikatu ondoren, Martínezen iritziz “iskanbila” sortzeko saiakera bat besterik ez da; “oposizioak ez du lotsarik hiru pertsonaren heriotzekin iskanbila sortzeko, jakin bait dakigulako 112aren jokabidea behar bezalakoa izan zela”.

“Lehen deia egin eta minutu batera Foruzaingoa gertakariaren jakitun zen jada, Guardia Zibila bezalaxe, eta azken hau iristen asko atzeratu zela egia da, horregatik galdetzen dugu zein dispositibo dituen Guardia Zibilak Nafarroan asko diren kuartel bakoitzean”, nabarmendu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko