Kontuen Ganberaren txostenak Barkosen Gobernuaren kudeaketa zorrotz eta arduratsua frogatzen duela nabarmendu du Geroa Baik
Koalizioak azpimarratu duenez pasa den legegintzaldian kontuak txukundu eta saneatzea lortu zen aldi berean zerbitzu publikoak hobetuz
Geroa Baik nabarmendu duenez 2018ko Nafarroako Kontu Orokorrei buruzko Kontuen Ganberaren txostenak “Barkosen Gobernuak alor ekonomikoan egindako kudeaketa zorrotz eta arduratsua frogatzen du bai eta pasa den legegintzaldian kontuak nola saneatu eta txukundu ziren ere”. Geroa Baik azpimarratu duenez “berriro ere frogatzen da Uxue Barkos buru zuen Gobernuak hasiera batean aurkitu zuen Nafarroa baino beste hobeago bat utzi zuen”.
Koalizioak gogorarazi duenez “Uxue Barkos Gobernura iritsi zenean 3.500 milioi euro inguruko zor publikoa eta diru-kutxa agortuak aurkitu zituen”. “Urrutira joan gabe, 2015eko kontu orokorrei zegokien Kontuen ganberaren txostenak kontuak orekatzea eta zorra murriztea ahalbidetzeko neurriak hartzearen beharraren gainean ohartaraztean zuen, aldi berean Foru Ogasunean likidezia eta kaudimen tentsioak sor zitezkeela esanez ere”, ziurtatu du.
Honen aurrean, Geroa Baik nabarmendu duenez “pasa den legegintzaldian Nafarroako lau aurrekontu orokorren onarpenarekin eta zerga erreforma batekin, aurrekontu politika bat lortu zen zerbitzu publikoen eta ekonomiaren bultzadaren aldeko apustua finkatzeaz gain, foru diru-kutxak txukuntzeko ere”. Koalizioaren arabera, “Kontuen ganberaren txostena argia da bere ondorioetan eta 2018ko abenduaren 31an zorra murriztea nola lortu zen argi uzten du, aurreko jardunaldian baino %5 gutxiago zehazki”. “Txostenak ere nabarmentzen duenez, 10 urtetan lehen aldiz hitzartutakoa baino zor gehiago amortizatu zen”, nabarmendu du.
“Halaber, Kontuen Ganberak gogorarazten duenez Standard&Poor´s rating agentziak A+ kalifikazioa eman zion Nafarroari, Estatuaren kalifikazioa kontuan izanik posible den handiena, bai eta Foru Ogasunaren egoera ekonomiko-finantzarioaren bilakaeran datu positibo bat ere: jardunaldi itxieran 158 milioi Diru-kutxa soberakinean gastu orokorretarako”, nabarmendu du Geroa Baik.
“Gainera, 2018an Aurrekontu Egonkortasunerako Legearen baldintza guztiak betetzea lortu zen: defizita, zorra eta gastu araua alegia”, gogorarazi du koalizioak. “Hala ere, lege honen mugaketen eta interpretazio murriztaileen gainetik, Barkosen Gobernuak zerbitzu publikoak sendotzea ahalbidetu duten neurriak burutzea lortu zuen, bai eta gizarte kohesioaren alde lan egin ere, aurrekontu orekaren kudeaketa zorrotza asmo handiko gizarte politika batekin bateragarria dela frogatuz”, azpimarratu du.
“Kudeaketa arduratsu horrek- nabarmendu du Geroa Baik- helburu zeharo alderdikoi eta hauteskundezaleekin Nafarroaren irudia kaltetzen saiatu zirenak eduki zituen aurrean, inoiz iritsi ez zen apokalipsi eta kaosa iragarriz”. “Kontakizun interesatu horren aurrean, errealitateak eta datuek frogatzen dute pasa den legegintzaldian lortutako egonkortasun ekonomikoak ahalbidetzen diola orain María Chivite buru duen Gobernu berriari Nafarroak dituen etorkizuneko erronkei anbizioz aurre egitea, kontu saneatu eta txukunek ematen duten lasaitasunarekin”, azpimarratu du Geroa Baik.
Azkenik, Geroa Baik “gure autogobernuaren eta gure zerga tresnen defentsaren garrantzia” nabarmendu du, “arduraz eta zorroztasunez erabiltzen baldin badira, gizartearentzako ongizate handiagoaren sortzaile baitira, orain frogatu den moduan”.