Itzuli

Geroa Baik Pedro Sánchezi eskatu dio LOMCE Legea bertan behera uzteko bere hitza bete dezan

Isabel Aranburuk deitoratu du PSOEk hezkuntza publikoan laikotasunaren alde ez egitea

Isabel Aranburu Isabel Aranburu

Isabel Aranburu Geroa Baiko Hezkuntza bozeramaileak Estatuko Gobernuko presidenteari gaur goizean eskatu dio “oposizioan negoenean agindutakoa bete dezan eta LOMCE Legea bertan behera utz dezan”.

Koalizioaren parlamentariak modu positiboan baloratu du atzoko Hezkuntza Konferentzia Sektorialean “azkenik 2012an Hezkuntzako murrizketak onartu zituen dekretuarekin amaitzea, horrek hezkuntza publikoarentzako duen eraginarekin, nahiz eta Nafarroan 2015tik hona egon den lanean aldaketaren Gobernua murrizketa horiek leheneratzeko”.

Zentzu horretan, Aranburuk bere “poza” agertu du, Geroa Baik eta aldaketaren indarrek Nafarroan kalitatezko hezkuntza publiko baten alde legegintzaldi hasieratik emandako pausoak jarraitu izanagatik PSOEk”

Hala ere, Hezkuntza bozeramaileak deitoratu duenez “erlijio ikasgaia kentzeko Nafarroako Parlamentuaren erabakia ez dirudi Pedro Sánchezen Gobernuak ez eta PSOEk Kongresuan kontutan hartuko dutenik”. Aranburuk adierazi duenez “Hezkuntza publiko eta laiko baten alde benetan lan egin nahi badugu, Kongresuak legedia aldatu behar du eta erlijio ikasgaia hezkuntza publikoan derrigorrez eskaintzeko beharra kentzea behingoz onartu, ikasgeletatik kanpo geratuz”.

Azkenik, Hezkuntza Konferentzia Sektorialean PPren diskurtsoa dela eta, Aranburuk ohartarazi du “ez dela berria, Nafarroan ohituta baikaude bere diskurtso zabarrarekin, murrizketak leheneratzeko borondaterik gabe. Atzo gertatutakoa dela eta, nabarmentzekoa da Celaá ministroak irakasleen orduak murrizteko proposamenaren aurka PPren ordezkariek erabilitako argudioak, Nafarroan PSNri Parlamentuan entzundako berberak dira. Horregatik, PSNri eskatzen diogu hezkuntza publikoaren aldeko Gobernuaren hezkuntza politiken aurkako diskurtsoari utz diezaion, eta hezkuntza barneratzaile, berritzaile eta berdintasunezko baten alde indar aurrerakoiekin batera lanean has dadin. 

Izena eman gure buletina jasotzeko