Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du polizia abusuen erreparaziorako legeari Auzitegi Konstituzionalak emandako babesak, Nafarroak giza eskubideen alorrean egindako lana sendotzen duela

Koalizioak deitoratu duenez, legearen judizializazioak gainerako mina eragin die biktimei eta haien familiei

    Geroa Baik ziurtatu duenez, eskuin muturreko taldeek edo funtzionario publikoek eragindako motibazio politikoko ekintzen biktimentzako aitorpen eta errekonozimendurako Foru Legeari Auzitegi Konstituzionalak emandako babesak, bake, bizikidetza eta giza eskubideen alorrean pasa den legegintzaldian hasitako lana, eta oraingoan ere jarraitzen duena, sendotu egiten du.

    Koalizioak deitoratu duenez, legearen judizializazioak gainerako mina eragin die biktimei eta haien senitartekoei, eta zentzu horretan talde politiko jakin batzuek darabilten politikaren judizializazio sistematikoa salatu du, kasu honetan PP, Ciudadanos (Navarra Sumako kideak) eta Vox.

    Koalizioaren aburuz, “lege honekin ahaztura urte luzeen ondoren genuen hutsune bat betetzeko iritsi zen, bai eta erakundeek biktimekin zuten zorra kitatzeko ere, hala nola Mikel Zabalza, Gladys del Estal, José Luis Cano edo Germán Rodriguezekin, bai eta Nafarroako gizarte osoarekin ere, pasa den legegintzaldira arte ez baitziren oroimen, justizia, aitorpen eta erreparazio politikak modu egituratu eta sistematikoan egiten hasi”.

    Geroa Bairen iritziz, lege horrek “indarkeriaren biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioa bilatzeko behar etiko eta politikoari erantzuten dio, haien testuinguru biktimologikoa dena delakoa ere”, eta legeari Auzitegi Konstituzionalak emandako babesa, “erakundeek oroimena bermatzeko duten betebeharrean pauso garrantzitsua da, kasuan motibazio politikoko testuinguruetan Giza Eskubideen urraketa larriak pairatu dituzten pertsonekiko”.

     

    Izena eman gure buletina jasotzeko