Geroa Baik PSOEri galdetu dio trafiko konpetentzien inguruan “Sánchezek emandako hitza betetzeko prest dagoen”
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak PSOEri galdetu dio trafiko konpetentzia Foru Komunitateari transferitzea dela eta “Pedro Sánchez Gobernuko presidenteak Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakariari emandako hitza betetzeko prest dagoen edo ez”.
José Luis Arasti Nafarroan Gobernuko ordezkariak transferentzia legegintzaldi honetan gauzatu daitekeela zalantzan jarri ondoren, Koldo Martínezek ziurtatu du “oso kontziente garela konpetentzia hau ezin dela egun batetik bestera gauzatu, baina galdera zera da, Sánchez presidenteak Barkos Lehendakariari emandako hitza betetzeko PSOE prest ote dagoen, hau da, transferentzia orain sinatzeko prest dagoen edo ez”.
Horrela, ziurtatu duenez “gauzatze hori luzea izango da, badakigu, baina transferentziaren sinadura egun batetik bestera egin daiteke PSOEk nahi badu, eta gainera, horrela hitzeman zion Gobernuko Lehendakariari”.
Koldo Martínez