Geroa Baik ziurtatu duenez Foru Gobernua Madrilen erabakitzea bilatzen du Navarra Sumak
Koalizioak salatu duenez Javier Esparzak Nafarroa truke txanpon moduan erabiltzen du nafarroi errespetua galduz
Geroa Baik ziurtatu duenez Foru Komunitateko Gobernua Madrilen erabakitzea bilatzen du Navarra Sumak, Nafarroa truke txanpon moduan erabiliz eta nafarroi errespetua galduz, herritarren gehiengoaren interes orokorrari erantzuna emango dion gobernu aurrerakoi eta anitz bat galarazteko saiakera desesperatua eginez
Koalizioak azpimarratu duenez Javier Esparzak bere ezgaitasuna eta bere alderdiarena frogatzen ari ditu, Madrileko buruzagiei laguntza eskatuz Nafarroaren manipulazio eta demonizazio estrategia baten baita, Foru Komunitatea Estatu kontua izan dadin bilatuz, truke txanpon eta objektu politiko moduan erabiltzeaz gain.
Geroa Baik gogorarazi duenez gobernu aurrerakoi, anitz eta egonkor bat eratzea da pasa den maiatzaren 26an herritarren hautestontzietan eskatu zutena, eta horrek errespetua eskatzen du, bai eskaera horri bai eta nafarroi ere, ez baitugu merezi Nafarroatik kanpokoak diren interesak izatea gure lurraldearen etorkizuna erabakiko dutenak.
Koalizioak gainera salatu Navarra Sumak eta Javier Esparzak ETAren biktimen mina modu alderdikoiean erabiltzen dutela berriro ere, eta biktimen aitorpenarekin, oroimenarekin eta ordainarekin bere konpromisoa berretsi du, ez baitute erabilera hau merezi.
Azkenik, Geroa Baik ziurtatu du gobernu aurrerakoi, anitz eta egonkor bat eratzeko lanean jarraituko duela, interes orokorrari erantzuna emango diona eta bere kezken artean herritarren interesak edukiko dituena, hala nola kalitatezko enplegua, Ongizate Estatuaren eta herritarren eskubideen sendotzea, eta bizikidetza.