Itzuli

Geroa Baik ziurtatu du UPN espainiar nazionalismoaren aurrean makurtu dela Nafarroaren autogobernuaren aurka

Koldo Martínez Koldo Martínez

Geroa Baik ziurtatu duenez “UPN espainiar nazionalismoaren aurrean zeharo makurtu da Nafarroaren autogobernuaren aurka, datozen hauteskundeetara PPrekin batera bait doa, eta horrekin, Casadoren diskurtso zentralista eta Espainiaren batasunaren defentsa babestuz Hitzarmen Ekonomikoaren, Amejoramenduaren eta Foru Erregimenaren defentsaren gainetik jarriz”.

Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunaren iritziz “UPNren jarrerak jada ez gaitu harritzen, Foru Exekutibotik Nafarroaren defentsan utzikeria hainbeste urteren ondoren, Foruaren Eraentzak Nafarroarentzako jasotzen dituen konpetentziak eskatu gabe, nafarrok Hitzarmen Ekonomikoagatik zegokiguna baino gehiago ordaintzea onartuz edo, berriki eta jada oposizioan, egiteke dauden konpetentzien transferentzien aurka bozkatuz Senatuan”.

“UPNk bere hauteskunde eta alderdi interesak Nafarroaren autogobernuaren defentsari gailentzen jarraitzen ditu, eta hori zeharo inkoherentea da foruzalea dela dioen alderdi batentzako”, azpimarratu du Martínezek, ohartaraziz “PPk ez duela eskrupulurik eduki Andaluzian Ciudadanos eta VOXekin ituna egiteko, argiki Foruen aurkakoak diren alderdiak alegia, eta Nafarroako eskubide historikoak eta konpetentziak murriztearen aldekoak biak”. “UPNk alderdi horiekin ituna egingo al du ere Nafarroan?” galdegin du Martínezek.

Azkenik, Geroa Baiko parlamentuko bozeramaileak gogorarazi duenez “azken asteotan María Chivite PSNko idazkari nagusiak ziurtatu du sozialistek PPrekin inolako itunik egingo ez dutela, UPN bai eta Ciudadanosekin ituna egiteko atea irekita utziz”. “Ez dugu askorik espero PSNrengandik, abuztukada, martxokada eta aldaketa zapuztuz urteak eman ondoren, baina nafar jendarteak PSN Nafarroaren aurkako itun horretan egongo den lehenbailehen jakitea merezi du”, amaitu du Martínezek.

Izena eman gure buletina jasotzeko