Itzuli

Geroa Baik Nafarroako aberastasun handienetako moduan defendatzen du aniztasuna

Nafarroan autogobernua defendatzen dutela dioten estatuko alderdiei, Madrilen ere gauza bera egin dezaten eskatu die koalizioak

Abenduaren 3an Nafarroaren Eguna eta Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna direla eta, Geroa Baik Foru Komunitatearen aberastasun handienetako moduan defendatzen du gure lurraldeak duen aniztasuna. Koalizioak halaber bere konpromisoa agertu du Nafarroa barneratzaile eta beste sentimenduekiko begirunetsu baten alde lan egiteko.

Geroa Baik gogorarazi nahi du beti egin duela Nafarroaren aniztasuna aberastasun moduan aitortzearen alde jarrera baztertzaileen aurrean, eta Foru Komunitatean dauden sentsibilitate ezberdinak beti osagarriak direla agertu du, inoiz ez baitira kengarriak, eta harro sentitzeko arrazoiak dira guretzako.

Koalizioak gainera Nafarroa subjektu politiko moduan aldarrikatzen du, inoiz ez objektu moduan, eta Nafarroako herritarrak bere etorkizunaren jabe bakarrak izatearen alde egiten du, hura erabakitzeko ahalmena duten bakarrak direlako. Geroa Bairen aburuz, nafar guztiak dute bere nortasuna eta sentsibilitatea askatasunez bizitzeko eskubidea, inposaketarik gabe, denon arteko errespetutik, bazterkeriarik gabe.

Era berean, Geroa Baik azken asteotan ugaritu diren Nafarroaren aurkako erasoak deitoratzen ditu; bereziki Hitzarmen Ekonomikoaren aurkako erasoak, gure zerga erregimenaren eta augobernuaren funtsezko zutoina alegia. Zentzu horretan, Nafarroan autogobernua defendatzen dutela dioren estatu mailako alderdiei deia egiten die koalizioak, haien jendearen artean lan didaktikoa eta sentsibilizazioa egin dezaten Hitzarmen Ekonomikoa zer den azaltzeko, tresna solidarioa eta zuzena baita Estatuko gainontzeko lurraldeekiko.

EUSKARAREN EGUNA

Azkenik, Geroa Baik bigarren urtez jarraian Nafarroako Gobernuak Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat egin izana baloratu du, 1949az geroztik ospatzen den eguna baita, eta UPNren gobernuen nortasun obsesioek inoiz lehen Nafarroan ospatu ez izana eragin baitzuten.

Zentzu horretan, koalizioarentzat harro egoteko modukoa da Nafarroako Gobernuak lingua navarrorum behar bezala tratatzea, nafar guztion ondare moduan alegia, eta ez sumintzeko edo aurka egiteko tresna politiko moduan, UPN, PSN eta PP alderdietatik egiten jarraitzen duten moduan.

Izena eman gure buletina jasotzeko