Itzuli

Nafarroako kontuak fiskalizatzeko “eskumena duen” organoa Kontuen Ganbera dela defendatu du Barkosek

Lehendakariak “zail” ikusten du Kontuen Auzitegiaren aurrean “errebeldian aitortzea, legea betetzen denean”.

Uxue Barkos Uxue Barkos

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak defendatu duenez Kontuen Ganbera da Foru Komunitateko “kontuak fiskalizatzeko eskumena duena” eta ziurtatu du Kontuen Auzitegira txostenik ez bidaltzea “jada zaharra eta antzinakoa den polemika dela, behin baino gehiagotan kontrajarri baititu” aipatu organoa eta foru Exekutiboa.

“Bai Foruaren Hobekuntzan, bai Kontuen Ganberaren legean, bai eta Konstituzioaren lehen xedapen gehigarrian ere argi frogatzen da Nafarroako erakundeen kontuak Kontuen Ganberak ikuskatzen dituela”, azpimarratu du.

Horrela mintzatu da Barkos, El País egunkariak argitaratutako informazio bati buruz galdetu diotenean, informazio horretan esaten baita Nafarroako Gobernuak ez diola Kontuen Auzitegiari 2014 eta 2015 jardunaldietako kontuei buruzko dokumenturik errazten eta organo fiskalizatzaileko osoko bilkurak ostegun honetan kontularitza berriro eskatuko dion edo desobedientzia arrazoia medio afera fiskaltzara eramango duen ikertuko duela.

Foru Exekutiboko buruak ziurtatu duenez “zaila da errebeldian aitortzea legea betetzen denean” eta azpimarratu du “hau jada polemika zaharra eta antzinakoa dela, behin baino gehiagotan Nafarroako Gobernua eta Kontuen Auzitegia aurka jarriz, gure uste indarrean dagoen araudiaren bat ez datorren interpretazio baten erruz”.

“Foruaren Hobekuntza betebehar dugu eta 18 bis artikuluak argi eta garbi ezartzen du non dagoen eskumena, Kontuen Ganbera da Nafarroako erakundeen kontuak fiskalizatzen dituena, kasu honetan Gobernuarenak”, azpimarratu du Nafarroako Lehendakariak, gaineratuz “Kontuen Ganberaren legeak berak horrela” ezartzen duela ere. Gainera, nabarmendu du “hori dena Konstituzioak babesten duela” eta “lehen xedapen gehigarriak ongi jasotzen da”.

Honengatik guztiagatik, ziurtatu du “Gobernu honen jarrera tinkoa izango dela, beti izan da, legea zorrotz betez eta eskatzen zaizkigun kontuen betebeharrak Kontuen Ganberan eta AIReF-en betez, 2014 eta 2015eko jarduerekin egin zen eta ondorengoekin egingo den bezala”.

Barkosen iritziz, “berriro ere legea interpretatzeko modu baten aurrean gaude, non Nafarroako Gobernuaren egoera beti jarrera berdina mantendu duen eta mantentzen jarraituko dugu”. “Beti egin da horrela, ez da informazioa ematea ukatzea, Kontuen Ganberaren eskumena defendatzea baizik, gai honetan eskumena duena baita. Beste gobernuek ere horrela egin dute, Gobernu akordio bidez egin ere”, argudiatu du.

Horrela azpimarratu du “Kontuen Ganbera dela, Nafarroaren kasuan, kontuak fiskalizatzeko eskumena duena” eta azaldu du “irregulartasun motaren bat aurkitzen badu, dagokion txostena Kontuen Auzitegira bidaltzen duela”, eta oraingoan, “hori ez da kasua”. “Egia da ere azken txostenak Kontuen Auzitegira igortzen direla, orain eskatzen diren 2014 eta 2015eko kontuei dagozkien kontuekin egin den moduan”, esan du.

Beste gobernuen aldetik Kontuen Auzitegira informazioa igorri ez izanak ondoriorik izan ote zuen galdetuta, Barkosek adierazi du “ezagutzen dugunera arte, ez”, nahiz eta gogoratu “ezaugarri honetako polemikak egon direla Nafarroako Gobernuak eskumen propioaren defentsa egin duenean”.

“Errebeldian aitortzea edo desobedientzia delitu bat burutzea legea betetzen ari denean, nire ustez ez du inolako ibilbiderik, ez da ulergarria”, argudiatu du.

“ERREPIKAKORRA” DEN ESKAERA BAT

Zentzu honetan berean, Nafarroako Gobernuko Ogasun eta Finantza Politikarako kontseilariak, hots Mikel Aranburu, ziurtatu du Kontuen Auzitegiko eskaera hau “errepikakorra” dela, esan duenez “aurreko gobernuen akordioak” baitaude, “horietan iritzi bera aldarrikatuz eta kontseilari karguan izandako nire aitzindarien eskutitzetan guk erantzun dugun irizpide berdinak erabiltzen dira”.

“Gu ez gara erregimen amankomuneko komunitate bat, Foruaren Hobekuntzaren legearen bitartez arautzen gara baizik, bertan foru Komunitatearen kontuen kanpo fiskalizazioaren eskumenak Kontuen Ganberak dituela zehazki jasotzen delarik”, azaldu du Aranburuk, adieraziz bere ustez “eskumen afera bat dela, ez hainbeste Gobernuarena, organo fiskalizatzaileen artekoa baizik”.

Modu honetan, kontseilari nafarrak  berriro azpimarratu duenez, “errebeldiarik ez” eta nabarmedu du “gu Estatuko Interbentzio Orokorrarekin elkar lanean gaudela astero informazio guztiak emanez, horrek eskumena baitu, AIReF-ekin bezala”.

“Eskumenik ez dagoenean, eskumenik ez dago, ez da legea lapurtzea edo iruzurra egitea, baizik eta betetzea hain zuzen ere. Ez dakigu zergatik sortu den une honetan, urte asko errepikatzen daraman gaia baita”, ziurtatu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko