Geroa Baik bat egiten du datorren larunbatean azaroaren 26 Altsasun egingo den manifestaldi isilarekin
Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak Altsasun datorren larunbatean, azaroaren 26, 13:00ean egingo den manifestaldi isilarekin bat egitea adostu zuen atzo, eta hiritarrak bertan parte hartzera deitu ditu bai eta eman den herriaren irudi distortsionatua gaitzestera ere.
“Altsasuko herriaren benetako irudia aldarrikatzeko parte hartuko dugu manifestaldian; herri anitza, kultura eta gizarte aldetik aberatsa eta aniztasuna aberastasun moduan ulertzen duena baita”, azpimarratu du Geroa Baik.
Koalizioaren gogorarazi du orain dela hilabete bat baino gehiago gertatu zen erasoa lehen momentutik gaitzetsi zuela, baina ziurtatu du “gai honen inguruan ematen ari diren ekintzak neurrigabeak direla, hala nola zazpi gazteren espetxeratzea edo gertaerak terrorismo delitutzat jotzea”.
“Erabaki judizialen errespetutik, ez gaude ados ekintza hauekin. Gure ustez nahikoa izango litzateke ustez inplikaturik dauden pertsonei deklaratzeko zitazio bat helaraztea, eta uste dugu espetxeratzea ez zela beharrezkoa, ez baitago ihes egiteko arriskurik eta inplikaturiko pertsona batzuk modu boluntarioan deklaratu zuten ere”, azpimarratu du.
Zentzu honetan, atzo Nafarroako Parlamentuan onartu zen moduan, koalizioak eskatu du Entzutegi Nazionaleko 3. Instrukzio Epaitegi Zentralak, Nafarroako Probintzia Entzutegiak eta Fiskaltza Nagusiak kasuaren gaineko auzia berriro azter dezaten, ikerketaren konpetentzia Iruñeko 3. Instrukzio Auzitegiari itzultzeko.