Argindarraren prezioari aurre egitea eta Lehen Arreta sendotzea izango dira Geroa Bairen lehentasunak ikasturte politiko berrian
Hitzarmen Ekonomikoaren alorrean, zerga berrien inguruan hausnartzearen garrantzia nabarmendu du Barkosek, hala nola trantsizio ekologiko eta digitaletik datozenak
Uxue Barkos Geroa Baiko eledunak iragarri duenez, Geroa Baik ikasturte politiko berri honen aurrean bi esparrutan ahaleginduko da, alde batetik Lehen Arreta sendotzeko neurriak bultzatuko ditu, eta bestetik argindarraren prezioaren gorakadari aurre egiteko ekimenak bultzatuko ditu ere, koalizioarentzako “lehentasunezkoak” diren bi gai baitira, eta ildo honetan “subiranotasun energetikoaren bidean” lan egitearen aldeko apustua egin du, “gure eredu energetikoa eta bere zergak definitzea beharrezkoa baita Nafarroaren eta bere autogobernuaren etorkizuna eraikitzeko”.
Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak prentsaurreko bat eskaini du ostegun honetan, koalizioko parlamentari guztiek lagunduta, eta bertan nabarmendu duenez, argindarraren prezioa ekintza politikoa “modu berezian baldintzatu behar duen” gaia da, izan ere, eta bere iritziz, oraindik ez zaio “arazo honi erantzun eraginkorrik eman”.
Horrela, Barkosek azpimarratu duenez, epe motzean “kontingentzia neurriak pentsatu beharko ditugu familia behartsuenei laguntzeko”; bien bitartean, epe ertain eta luzera “konponbidea eredu energetikoaren errotiko erreforma batean” dagoela defendatuz.
Puntu honetan, Geroa Baiko buruak Nafarroan “eredu energetiko propio” bat lantzearen alde egin du, aldi berean “Hitzarmen Ekonomikotik energien zergen erregulazioari heltzea eta energia gastuaren eraginkortasun plan bat diseinatzea” proposatuz ere.
Horrela, Geroa Baik jada landu dituen ekintzak azpimarratu ditu, hala nola Trantsizio Energetikorako Agentziaren sorrera, energia autokontsumoari dagozkien udal ordenantzen onartzea erraztea, Nafarroako udalerri/bailara guztietan komunitate energetikoen sorrera sustatzeko autokontsumo plan bat, Nafarroako eraikin publikoetan autokontsumo eta eraginkortasun energetikorako plan bat. Eta subiranotasun energetikoaren ildotik, Nafarroako Gobernuak energia berriztagarrien parke propioetan inbertitzearen aldeko apustua.
Bestalde, Uxue Barkosek nabarmendu du ikasturte politiko berriari begira koalizioak “lehentasunezkoa deritzola Lehen Arreta sendotzea”. Bere iritziz, “Covid-ak ezin du Lehen Arreta suntsitu eta bi abiadura horietan lan egiteko gai ez bagara, premiazkoa dena eta garrantzitsua dena, arrisku hori edukiko dugu”.
Esparru horretan, Geroa Baiko ordezkariak medikuen “eskasia gainditzeko” lau neurri “bizkortasunez” lantzearen alde egin du: Osasungintzaren Foru Legea; Lehen Arretarako ez ohiko MIR deialdi bat; Lehen Arretan Erizaintzako langileen sendotzea; eta Medikuntzan ‘numerus clausus’ egungo ereduaren berrikusketa.
Azkenik, Hitzarmen Ekonomikoaren esparruan, zerga berrien inguruan hausnartzearen garrantzia azpimarratu du Barkosek; “Hitzarmena inguruabar berrietara egokitzeko unea da, Google edo Tobin tasak bezalako zerga berrietara, trantsizio ekologiko eta digitaletik eratorriko diren zerga errealitate berrietara, egin gabe dauden transferentziek utziko digute errealitate berrietara edo Next funtsekin geureganatutako zorraren inguruan eraikitzen ari den errealitate berrira”, ziurtatu du.
Uxue Barkos