PP-ren Gobernuak Nafarroako Parlamentuak onartzen dituen legeekiko duen errespetu eza kritikatu du Geroa Baik
PPren gobernuak Nafarroako Parlamentuak onartzen dituen legeekiko duen errespetu eza kritikatu du Geroa Baik Auzitegi Konstituzionalak sendagaien berrordainketarako 2012ko arau bat bertan behera utzi ondoren, Parlamentua baita hiritarren gehiengoa ordezkatzen duena.
Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentuko eledun eta Osasun alorreko bozeramaileak ziurtatu duenez “PPren Gobernuak ez ditu legeak egiten hiritarren interesetan pentsatzen bakarrik, baizik eta kolektibo ahulenak eta pertsona behartsuenak laguntzeko neurriak hartu nahi ditugunoi oztopoak jartzen dizkigu ere”.
Geroa Baiko eledunak gogorarazi duenez “sendagaien berrordainketa oztopoa da sendagaiak lortzeko eta pertsona gaixoenak zigortzen ditu”, eta ziurtatu du “osasun zerbitzuetara sarrera eskubide unibertsal bat da eta hortaz, pertsona guztiek dute osasun arreta izateko eskubidea, egoera ekonomikoa edo lan egoera dena delakoa ere”.
Geroa Bairen eledunaren aburuz, ebazpen honen atzean gainera “Nafarroaren autogobernuaren aurkako etengabeko erasoetako bat dago” gainera. “Urte luzeak daramatzagu Gobernu zentralaren jarrera berzentralizatzailea jasatzen, eta gutxira joatetik urrun, areagotzen ari da”, azpimarratu du.
“Jarduteko modu honetara ohitzea nahi duten arren, ez gara nekatuko esateaz tamalgarria dela PPk politikagintzaren judizializaziora jotzea zentralismoa bultzatzeko eta, okerragoa dena, haien politika neoliberalen eraginez ahulenak diren hiritarrei zuzenduriko neurriak, proiektuak eta legeak egitea ekiditeko”, amaitu du Geroa Baiko bozeramaileak.
Koldo Martínez