Itzuli

Koldo Martínez: “Nafarroako bandera erakundeetan dago eta horrela egoten jarraituko du ez baitago arriskuan”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martinez Geroa Baiko parlamentuko eledunak adierazi duenez, Nafarroako bandera “ez dago arriskuan” eta “hiritargo osoaren” bandera da. “Ekainaren 3ko manifestaldia jada pasa da eta Nafarroako bandera erakundeetan egon zen ekainaren 2an, ekainaren 3an, ekainaren 4an eta gaur, ekainak 5, eta horrela izaten jarraituko du ez baitago inolako arrisku egoeran”, azpimarratu du.

Zentzu honetan, Martínezek ziurtatu du Geroa Bairen eta Nafarroako Gobernuaren bandera “langabeziaren beherakadaren bandera dela, murrizketen leheneratzearena, ikasgeletan ratioen jaitsierarena, zerbitzu publikoen duintzearena, Nafarroako Ospitale Gunean elikaduraren kalitatearena, Osasungintzan itxarote zerrenden murrizketarena, kostu baxuko finantzaketarena, gehien behar dutenen laguntzena Errenta Bermatuarekin dota Etxebizitza Legearekin, aniztasunaren aberastasunarena, integrazio eta gizarte, ekonomia eta lurralde kohesioarena, herri partaidetzarena, eta Nafarroak Europan presentzia edukitzearena”. “Hauek dira Geroa Baik arduratzen eta kezkatzen dituen banderak”, balioetsi du.

PHT-RI BURUZ

Prestazio Handiko Trenari buruz, Geroa Baiko bozeramaileak laukoaren baitan ezberdintasunak daudela aitortu du Sustapen Ministerioak Nafarroako Gobernuari aurkeztu dion Hitzarmena dela eta. “Gure ustez, egungoa bezalako gobernu batek, forutasunean eta erabakiak hartzeko Nafarroaren autonomian sinismena duen honek, modu aktiboan parte hartu behar du Estatuko Gobernuarekin guregan eragina duten neurri guztietan”, nabarmendu du.

“PHT Estatuaren eskumena da eta horregatik hain zuzen ere uste dugu Nafarroako Gobernuak negoziaketan parte hartu behar duela eta Sustapen Ministerioak planteatzen duen Hitzarmena “nafar hiritarren interesak modu egokienean jasotzea” lortzea. “Hitzarmenak alderdi positiboak ditu, bai eta hobetu daitezkeela uste dugun beste batzuk. Hortik negoziaketaren garrantziak, nafar hiritarren interesetan pentsatuz beti”, gaineratu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko