Itzuli

Estatuko Aurrekontu Orokorretan Nafarroarentzako aurreikusten den inbertsioari buruz galdetuko du Geroa Baik

María Solana María Solana

Estatuko Aurrekontu Orokorretan Nafarroarentzako aurreikusten diren inbertsioei buruzko ekimena eramango du Geroa Baik Foru Parlamentuko datorren kontrol saiora.

Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren azaldu du ekimena María Solana koalizioko parlamentaria, era berean parlamentuko saio berean erregistratu dituen beste bi galderaren berri emanez ere: II Zabalgunea - Alde Zaharra Sexu eta Ugalketa Osasunaren Arretarako Zentroan (CASSYR bere gaztelaniazko sigletan) dagoen emagin faltari buruzkoa, eta turismo kanpaina bati buruz Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak egiten duen balorazioari buruzkoa.

Solanak, halaber, Nafarroako Parlamentuak hiru gai garrantzitsuren inguruan adierazpen instituzionalen bitartez hartutako ahobatezko konpromisoa balioetsi du, zehazki metastasidun bularreko minbiziari buruzkoa, landa eremuan emakumeen eskubideei buruzkoa, eta Akzio Sozialaren Hirugarren Sektoreari buruzkoa.

POLIZIA LEGEAREN ARAUDI-GARAPEN FALTAREN AURREAN KEZKA

Nafarroako Polizien Foru Legearen araudi-garapen faltaren aurrean kezka agertu du Geroa Baiko parlamentariak eta Nafarroako Gobernuko Barne Departamentua premiatu du “ekintzara” jo dezan. “Gure kideekin gai honen inguruan lanean aritu gara”, adierazi du Solanak, aldi berean ziurtatuz ez duela “Departamentuak planteatzen duen ikuspuntua” elkar banatzen legearen ezarpena soldaten gorakadarekin egin ezkero “prebarikazioa” izango litzatekeela dioenean, departamentuaren aburuz Estatu mailan ezartzen diren lege mugak gainditzen baitira. “Gure ustez udaltzainen kasuan antzeko zerbait egiten ari da jada eta bide horretan aurrera egiteko segurtasun juridikoa emango duen modua bilatu beharko genuke, kontseilariak behin eta berriro azaltzen duen ustezko prebarikazio kasuan erori gabe”, azaldu du.

Solanak ziurtatu duenez, Geroa Baik alternatiba bilatzeko “bere laguntza” eskainiko du, eta gaineratu duenez “legegintzaldia bere amaierara iristen ari den honetan legeak oraindik ez du inolako garapenik eta martxan jarri gabe dago oraindik”. “Kezkatu egiten gaitu. Geroa Bai Foruzaingoaren ordezkariekin hitz egiten ari da, bilera berri bat eskatua dute, berriro ere haiekin eseriko gara eta egoera zein den baloratuko dugu, muturreko egoeretara iritsi beharrik gabe konponbide bat bilatzen saiatuz. Tentsioa murrizten eta denon artean formularik hoberena bilatzen lagundu beharra dago. Ministerioaren habilitazioa ez da inondik inora irtenbide bakarra. Beste formula batzuk bilatu behar ditugu eta behar duten doiketa juridikoa eman”, amaitu du adieraziz.

Izena eman gure buletina jasotzeko