Itzuli

Geroa Baik UPN salatu du bere alderdi interesak Nafarroaren autogobernuaren gainetik jartzeagatik

Geroa Baik UPN salatu du bere alderdi interesak Nafarroaren autogobernuaren gainetik jartzeagatik, “Estatuko Gobernuak PHTren gaineko hitzarmen bat ez sinatzeko presioa egiten ari baita, herritarren interesei erantzuten dionean hitzarmenak”. Horrela, trenbide korridorearen hitzarmenaren gaineko negoziaketak alde bakarrez haustea “UPN eta PPren interes alderdikoei erantzuten diola, eta ez herritarren interes orokorrari” azpimarratu du koalizioak.

“Une oro Nafarroako Gobernuak erantzukizunen jardun da Nafarroaren interes orokorra defendatuz, Foru Komunitatearentzako hitzarmen hoberena lortzeko proposamena landuz; Exekutiboak erabakien hartzean eragina izatea bermatuko duen hitzarmen bat eta Programa Akordioak jasotzen dituen irizpide teknikoak eta finantzaketarenak islatuz”, azpimarratu du Geroa Baik.

Zentzu honetan, Geroa Bairen iritziz “UPNk arduragabekeria handia agertu du hitzarmena ez sinatzeko presioa egiterako orduan, jakin badakienean gainera Nafarroako Gobernuak lantzen ari zuen proposamenak Nafarroa Atlantiko Mediterraneo korridoretik kanpo ez geratzeko funtsezko baldintzak jasotzen zituela”. 

Izena eman gure buletina jasotzeko