Itzuli

Geroa Baik ekitaldi irekia egingo du igande honetan Uxue Barkos eta Itziar Gómezekin

Geroa Baik ekitaldi politiko bat egingo du igande honetan, otsailak 10, Baluarten Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakari eta Itziar Gómez Iruñeko Udaleko Alkategaiarekin. Ekitaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, Ciudadela Areotan, eta jendarteari irekia izango da.

Koalizioaren aburuz, “Nafarroarentzako une berezi batean gaude, hauteskundeak datorren maiatzean izango baitira eta aldaketa lasai, arduratsu, gaitasuna duen eta gerora begiratzen duen horren jarraipena jokoan baitago, iraganera besterik ez begiratzen ez dutenen eta Madrilen pertsona guztientzako eskubideak eta gure autogobernua deuseztatu nahi dutenekin manifestaldia egiten dutenen itzuleraren aurrean”.

“Erronka honi ilusioarekin, baikortasunez eta Nafarroako herritarren interes orokorrak defendatzen jarraitzeko indarrarekin egiten diogu aurre, etorkizuneko Nafarroa eraikitzen jarraitzeko; Nafarroa irekiagoa, pluralagoa, solidarioagoa eta kohesionatuagoa”, amaitu du Geroa Baik.

Izena eman gure buletina jasotzeko