PSOE-ren Gobernuak PP-ren Gobernuak egiten zuen Aurrekontuen Egonkortasun Legearen interpretazio murriztaile bera egiten duela deitoratu du Geroa Baik
PSOE-ren Gobernuak “PP-ren Gobernuak egiten zuen Aurrekontuen Egonkortasun Legearen interpretazio murriztaile bera egitea” deitoratu du Geroa Baik, bai eta ziurtatu “PSOE-ren Gobernuak alde-bakartasunez hartutako erabakia ez da gure gustukoa, nahiz eta positiboa izan Nafarroako Gobernuak Nafarroa osoan bere Banda Zabalerako Plana ezarri ahal izatea, bai eta udalek eta toki erakundeek segurtasun juridikoa edukitzea finantzarioki jasangarriak diren inbertsio horiek burutzeko”.
Koldo Martínez koalizioaren parlamentuko eledunak ziurtatu duenez “PSOE-k eta PSN-k Nafarroako autogobernuari ematen dioten garrantzia eskasa frogatzen dute, bai eta Nafarroako herritarren bizi kalitatea hobetzeko interes falta ere. Finantzarioki Jasangarriak diren Inbertsioek herritarren interes orokorrarengan eragina dute, osasun etxeetan, eskoletan, errepideen hobetzean, kirol instalazioetan eta beste abarretan inbertsio zehatzen bitartez”.
Martínezek beharrezkoa deritzo “Nafarroako Gobernua inbertsioen osotasun eta globaltasunaren gaineko akordio bat lortzeko lanean jarraitzea, hau da, osotara 113 milioi erabiltzeko”. “PSOE-ren Gobernuari borondate politikoa premiatzen jarraitzen diogu, Nafarroako herritarren bizi kalitatea hobetzeko erabiliko diren inbertsio hauei oniritzia eman diezaien”, nabarmendu du.
Gainera, Ministerioarekin egondako elkarrizketak nolakoak izan diren deitoratu du, Foru Gobernuarekin modu formal eta ofizialean kontaktuan jartzeko etengabeko atzerapenekin, nahiz eta PSN-k bidean behin eta berriro gai honekin erabilera alderdikoia egiteko saiakerak eta injerentziak egon, horrela Madrilekin dauden benetako elkarrizketa bideekiko leialtasun instituzional eskasa agertuz.
“Ezin ahaztu dezakegu 113 milioi horiek gure Komunitateko bizilagunen dirua dela Nafarroako Gobernuak Hitzarmen Ekonomikoaren bosturtekoaren oinarrizko urtearen negoziazioan berreskuratu ondoren, eta Estatuak nafar guztioi diru hori itzuli behar digula iritzi dugu”, amaitu du Geroa Baiko eledunak.