Barkos Lehendakariaren aurkako salaketak erretira ditzan eskatu dio Geroa Baik Esparzari (UPN)
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariaren aurka egindako salaketa tamalgarri, onartezin eta funtsagabeak erretira ditzan eskatu dio Geroa Baik Javier Esparzari (UPN), Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren komunikabideei egindako adierazpenen ondoren.
Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko eledunak ziurtatu duenez “Esparzak orain arte ezagutzen genituen muga guztiak gainditu ditu, nafar guztion Lehendakaria ETA erakunde terroristaren kide baten eskutik joan dela salatu duenean”. “Hamaika bider esan dugu politikan denak ez duela balio, eta gaur berriro errepikatu behar diogu Esparzari eta UPNri”, gaineratu du.
Martínezek azpimarratu duenez “Geroa Baitik berriro ere deitoratzen dugu UPNk ETAren biktimen minarekin egiten duen erabilera alderdikoia, Barkosen Gobernua eta bere Lehendakaria erasotuz, inolako funtsik gabe eta hauteskundeei begira dituen interesei begira bakarrik”, eta nabarmendu du “Esparzak egindako adierazpenek UPNren eta bere presidentearen desesperazioa besterik ez duela agertzen, ez baitira modu positiboan eta etorkizunari begira eraikitzeko gai”.
“Adierazpen esperpentikoak eta inolako zentzurik gabekoak izan arren, oso salaketa larriak dira eta ez ditugu onartuko, nafar herritarrak engainatzeko eta, beste behin nafar guztion Lehendakariaren izena zikintzeko helburuarekin egin baitira”, amaitu du Geroa Baiko parlamentuko eledunak.
Koldo Martínez