Itzuli

Koldo Martínez izango da Geroa Bairen zerrendaburu Diputatuen Kongresurako

Martínez: “Gure autogobernu soziala defendatzen jarraituko dugu, UPNk Estatuko Gobernuaren aurrean amore emandakoa edo gaizki negoziatutakoa nafarrontzako berreskuratuz”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Koldo Martínez Geroa Baiko parlamentuko bozeramailea izango da Diputatuen Kongresurako koalizioaren zerrendaburua datorren apirilaren 28 hauteskunde orokorretan. Zerrendako bigarrena Daniel Innerarity filosofoa izango da.

Astelehen honetako Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren kazetariei egindako adierazpenetan Martínezek iragarri du “apaltasun osoz” onartu duela koalizioak datozen hauteskundeetan zerrendaburu izateko egin dion proposamena, Gobernuko lau kideen artean hautagaitza bateratu bat egitea “posible izan ez den” ondoren.

“Hauteskunde orokorrak deitu zirela jakin genuenean elkarrekin joateko proposamena egin genuen, Senaturako lortu dugu, baina Kongresurako ezezko borobila jaso genuen. EH Bildurekin hitz egiten jarraitu genuen eta posible ez zela ondorioztatu zen”, azaldu du Geroa Baiko bozeramaileak.

Azaldu duenez, bere helburua “gure autogobernua defendatzea” da, esan duenez, “une honetan arrisku larriak ikusten ditugulako”.

“Ciudadanosek Hitzarmena eta gure autogobernua deuseztatuko zituela esan zuen. Guk gure autogobernu soziala defendatzen jarraituko dugu, UPNk Estatuko Gobernuaren aurrean amore emandakoa edo gaizki negoziatutakoa nafarrontzako berreskuratuz”, ziurtatu du.

Izena eman gure buletina jasotzeko