Itzuli

Kultura mugikorta sunaren mugaketa uneetan ere babesteko alderdi guztien eta sektorearen babesa lortu du Geroa Baik Senatuan

    Koldo Martínez Koldo Martínez

    Geroa Baik, bere senatari Koldo Martínezen bitartez, indar politiko guztien eta sektorearen adostasuna lortu du kultura eskuratzeko eta ikuskizunak zein beste adierazpen artistikoak ikusi ahal izateko, Covid-19ari loturiko neurri murriztaileak egonda ere.

    Koldo Martínezen ezkimenez, Senatuak adierazpen instituzional bat onartu du Gobernua premiatuz Kultura Funtsezko Ondasun moduan aldarrikatu dezan eta horrela, arima elikatzen duen sektore izateaz gain, alor ekonomikoan garapen eta berrikuntza motore den sektore baten unibertsalizazioa mesedetu dezan, herrialdearen suspertzean funtsezko papera jokatzera deitua baitago.

    Senataria kultura alorreko enpresa eta profesionalen gehiengoa batzen dituen sektoreko konfederazio nagusiek lagunduta egin du agerraldia.

    Koldo Martínezek azpimarratu duenez, “Estatuan, kultura sektoretik bizi diren 700.000 familia daude, Espainiako enplegu guztiaren %3,6 alegia, eta BPGren %3,2 da”. “Sektorea 2008ko krisialdi ekonomikotik suspertzen ari zen -gogorarazi du- pandemiak oinarrizko jarduera ekonomiko hau finkatzeko esfortzuak suntsitu dituenean, deskonfinatze hilabete hauetan zehar segurtasun eta higiene neurriak ezartzeko gai izan dela frogatuz eta haien espazioetan kutsatze kasu bakar bat ere antzeman gabe”.

    Koldo Martínezek adierazpena aurrera ateratzeko talde guztien jarrera eskertu du. “Gaur Senatua Goi Ganbera inoiz baino gehiago da. Erabateko liskargune politikoan, hain talde anitzak batu izana: ez dut esango harrotasun eta gogobetetasunez gainezka nagoenik, esaldi horrek copyrighta baitu. Baina, Estatuan eta herriaren borondatearen adierazpenean gako den erakunde batetik, bizitzen jarraitu ahal izateko tratamentu sendatzaile eta funtsezko moduan Kulturaren aldeko apustua aho batez egin izana garrantzitsua, oso garrantzitsua dela esan beharra dut”.

    Kazetari baten galderei erantzunez, Geroa Baiko senatariak gogorarazi duenez, Uxue Barkosen exekutiboak kultura eskuratzeko eskubidearen legea onartu zuen, Estatuan aitzindaria eta funtsezko ondasun moduan aldarrikatzea baino urrunago doana, pertsona guztiek kultura eskuratzeko eskubidea erakundeek bermatu behar dutela ezartzen baitu.

    Espainiako Musika Federazioko, Kultura Industriako Enpresa Elkarteetako, Antzezleen Batasuneko eta Artista Lirikoen Sindikatuko ordezkariek, azken hauek gainera Change.org bidez ildo berean sinadura bilketa bat sustatzen dutelarik, sektorearentzako erreskate plan baten beharrarekin bat agertu dira, neurriak hartzen ez badira, hiltzoriak geratuko baita.

    Izena eman gure buletina jasotzeko