Itzuli

Komunitatearen Egoerari buruzko Debatea egingo den une honetan Nafarroak bizi duen egonkortasun politikoa nabarmendu du Barkosek

    Uxue Barkos Uxue Barkos
    Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondorengo adierazpenetan, Uxue Barkos Geroa Baiko bozeramaileak Komunitatearen Egoerari buruzko Debatea aipatu du, ostegun honetan egingo baita Foru Ganberan. Barkosek azpimarratu duenez, Eztabaida horretan, Gobernuaren posizioa eszenatoki partekatu batean dago, baina “logikoa den moduan, kideen arteko ezberdintasunak daude eta horiei erreferentzia egingo diegu, modu horretan konponbideak eta adostasunak bilatzeko”. 
    Azaldu duenez, “debatea egingo den une hau egonkortasun politikokoa da eta hori oso garrantzitsua da”. “Komunitate honetan etorkizunari ekiteko moduaren inguruan akordio global bat dago, baina baita azpimarratuko egingo ditugun desadostasunak ere, baina beti ere kideen arteko ezberdintasunak onbideratzeko asmoarekin”, esan du.  
    Neurri fiskalen eztabaidari buruz egindako galderari erantzunez Barkosek ziurtatu du “ez dutela eragin berezirik gastu sabaian”. “Ez dira talde guztiok nahiko genituzkeen neurri fiskalak, baina negoziazioen aurrerapenean eta kontuak onartzeko akordio bat lortzeko konfiantza dugu”, esan du. 
    Sozietateen gaineko Zergari buruz Barkosek adierazi duenez, “egia da ez duela diru-sarreretan 2008ko krisialdia baino lehenagokoaren mailako ekarpenik egiten”. “Eztabaida eta hausnarketa horri sakontasun handiagoarekin ekitea proposatzen du Geroa Baik”, defendatu du, aldi berean “Sozietateen Zergak kontu publikoekin izan beharreko konpromisoa berreskuratzeko”. 

    Izena eman gure buletina jasotzeko