Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroako Auzitegi Gorenak euskara plantilla organikoko plazetan bere beharra justifikatzen bada, baldintza izatea bermatzeagatik
Geroa Baik bere poza agertu du Nafarroako Auzitegi Gorenak AFAPNA sindikatuak Administraritzaren plantilla organikoaren aldaketaren aurka jarritako helegitea atzera bota duelalo, administrari laguntzaile plaza batean euskara 3 mailan (C1) menperatzea ezartzen baitzen.
Koalizioaren aburuz, ebazpen judizialak zentzuzkoa den zerbait adierazten du baina Nafarroako Auzitegi Gorenak esatea baloratzen dugu ere: euskara Nafarroako hizkuntza propio bat da eta Administraritzak bere plantilla organikoko lanpostu eta funtzionario plaza jakinetan euskarazko profilak ezarri ditzake baldintza moduan, teknikoki motibaturik eta justifikaturik dauden kasuetan.
Geroa Bairen aburuz, auzipean zegoen plaza eta beste askotan agerikoa da funtzionarioak gure komunitateko bi hizkuntza propioak menperatu behar dituela, herritarrekin zuzeneko harremana duten zerbitzu publikoa ematen baitu.
Zentzu honetan, koalizioak ohartarazi du ebazpen judizialak AFAPNA sindikatuaren jarrera zuzentzen duela, Nafarroako funtzio publikoan euskararen erabilera normalizatzeko edozein aurrerapauso, txikia baldin bada ere, judizializatzeko eta helegitea jartzeko euren zentzugabeko lasterketa horretan.
Era berean, Geroa Baik oso modu positiboan baloratu ditu Nafarroako Gobernuak administraritzan euskararen erabileraren normalizazioan ematen ari dituen pausoak, nahiz eta aipatutako sindikatuak eta Nafarroako Parlamentuko oposizioak euskarafobia gehiago agertu, euskara bezalako Nafarroako hizkuntza propio baten aurka aurreko gobernuen politika atzerakoiak gainditzeko pausoak emateko interesa baino.