Itzuli

Koldo Martinez: “Geroa Bain gure autogobernua defendatzen dugu, nafarren arteko adostasunetik eta nortasunen arteko elkarbizitza sustatuz”

Koldo Martínez Koldo Martínez

Nafarroako Parlamentuko Mahai eta Eledunen Batzarraren ondoren eta Catalunyak bizi duen egoerari so eginez, Geroa Baitik Koldo Martinezek azpimarratu du “gainontzekoen erabakiak errespetatzearen alde egiten dugula, gainontzekoek gure erabakiak errespetatzea nahi dugun bezalaxe”. “Inork ez dezala gure iritzia espero katalanek zer erabaki behar duten esateko”, gaineratu du, azpimarratu bere formakuntza “gure autogobernua defendatzearen aldekoa dela, nafarren arteko adostasunetik eta nortasunen arteko elkarbizitza sustatuz, hori bai amankomuneko jomuga europar baten baitan”.

“Arduratzen gaituen subjektu politiko bakarra nafar hiritargoa dela, kanpoko injerentziarik gabe” adierazi ondoren, Martínezek Geroa Bairen “elkartasuna” agertu du Catalunyako gizartearekin eta “elkarrizketa, negoziaketa, akordioa eta itunaren” aldeko apustua egin du.

POLIZIEN LEGEA

Bestalde, Nafarroako Parlamentuko Mahaiak Foruzaingoaren Plan Zuzendariari buruzko debatea atzeratzea erabaki du, hasiera batean urriaren 19rako aurreikusia, Polizien foru lege proiektuaren debatearekin batera eztabaidatu ez dadin, horrek lau osotasuneko zuzenketa bait dauzka.

Koldo Martinez Geroa Baiko bozeramaileak azaldu duenez bere taldeak debatean aldaketaren aurkako botoa eman du eta argudiatu du “legea plan zuzendariarekin oso loturik dagoela”. “Uste osoa dugu Foruzaingoarentzako defendatzen dugun esklusibotasun eredua lege proposamen honekin bakarrik dela posible. Proposamena osotasunean zuzentzen bada, Plan Zuzendaria, logikoa den moduan, zailtasunez aterako da aurrera”, azpimarratu du. 

Izena eman gure buletina jasotzeko