Itzuli

Nafarroaren eguna eta euskararen eguna dela eta Geroa Bairen adierazpena

Nafarroak izugarrizko mundu mailako pandemia batean murgildurik ospatuko du abenduaren 3 hau, aitzindaririk gabeko egoera konplexuan. Horregatik, Geroa Baitik inoiz baino gehiago aldarrikatu nahi dugu, Nafarroaren Egun honetan eta Euskararen Nazioarteko Egunean, nafar gizartearen izaera barneratzaile eta solidarioa.

Azken hamarkadetako osasun krisialdirik handiena pairatzen ari duen gizarte batean bizikidetzaren aldeko apustu tinkoa egiten dugu. Ondorio ekonomiko eta sozial sakonak dituen krisialdia eta denongan eragina duena, maila pertsonalean eta kolektiboan ere, eta bizitzaren esparru guztietan. Horregatik, nahitaezkoa deritzogu elkartasun eta kohesio sozialaren oinarriak finkatuko dituen bizikidetza baten alde lan egitea.

Elkarrekin aurrera egin behar duen eta zaurgarrienei arreta berezia eman behar dion gizarte baten esfortzu elkarbanatua eskatzen dugu. Eta hori denok elkarrekin egin beharreko gauza da.

Halaber, Nafarroaren Egun honetan, gure atzetik etorriko direnentzako Nafarroa hobe bat eraikitzeko gure konpromisoa berretsi nahi dugu. Ziurgabetasun egoera honi aurre egiteko garen moduak, gure etorkizuneko bidea markatuko du. Gaur hartzen ditugun erabakiek, datorren belaunaldiaren eskutan utziko dugun errealitatea eratuko du. Horiei guztiei pasako diegu moldekatzen ari dugun Nafarroaren lekukoa, berreraikuntzarako Europako bidean jarri behar dugun hori. Eredu ekonomiko eta sozial zuzen eta parekide batera eramango gaituen norabidea, gure ingurumena eta gure zerbitzu publikoak jasangarriak egingo dituena.

Eta horretarako funtsezkoa da gure gaitasun hoberenak eskuragarri izatea, azken finean, autogobernuan oinarrituriko ekimen politiko ausart eta tinkoa. Horregatik, inertziarik gabeko politiko propio bat aldarrikatzen dugu behin berriro ere Geroa Baitik, Estatuko politikaren gorabeheretatik kanpo Nafarroari bere etorkizuna eraikitzea ahalbidetuko diona. Azken egunetan eta betiko moduan, zorroztasunik gabe eta modu oportunistan, foru erregimenari berriro egin zaizkion erasoak gaitzesten ditugu ere. Horregatik, gure foru erregimenaren erabateko defentsarekin gure konpromisorik tinkoena azpimarratu nahi dugu gaur, Estatuarekin harremanetarako eredu den heinean Europako eszenatokian aukerak lortzeko eredu baita.

Abenduaren 3an, Nafarroak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen du ere, eta egun honetan gure hizkuntza propioetako bat harrotasunez aldarrikatu nahi dugu, denon aberastasuna eta ondarea baita. Euskarak batasunerako elementua izan behar du, inoiz ez konfrontaziorako, eta Geroa Bain bizikidetzarako eta etorkizunera loturiko hizkuntza moduan ulertzen dugu ere.

Izena eman gure buletina jasotzeko