Uxue Barkos Lehendakariak ziurtatu du datuek Nafarroa sendoagoa eta kohesio gehiago duena dagoela frogatzen dutela
Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko Lehendakariak ziurtatu duenez, “ekonomian eta gizartean Nafarroa sendoagoa eraikitzen ari garela ziurtatu dezakegu eta horrela esan diezaiokegu herritarrei”, eta nabarmendu du datuek “ziurtatu” egiten dutela Foru Komunitateak “krisialdiari aurre egiten ari diola, bai eta lehengo egoerarekin behartuta geunden ezberdintasun sozialari eta lurralde desorekari eta isolamenduari”.
“Apokalipsi ekonomia iragartzen zutenei erantzuteaz gain, haien ekintza eza gaindituz erantzun diezaiekegu, krisialdiari aurre egiteko utzikeria frogatu baitzuten”, adierazi du Barkosek.
Lehendakariak ziurtatu duenez “Gobernu honek agenda abertzale baten alde lan egiten duela salatzen dutenek gezurra esaten dute, datuak eskuan baititugu “ eta gogorarazi du “ez direla iritziak, datu errealak baizik eta Nafarroak krisialdiari aurre egiten ari diola frogatzen ari dute datu horiek, bai eta aurreko egoerak behartutako ezberdintasun sozialari eta lurralde desorekari eta isolamenduari lanarekin eta emaitzekin aurre egiten ari zaiela”.
“Hau da Nafarroako Gobernuak legegintzaldiko azken urte honetan egiten jarraituko duen bidea”, ziurtatu du Barkosek, Geroa Bairen Parlamentuko zerrendaburu berriro izateko bere burua eskainiz, koalizioak “2015ean egindako apustua berriro errepikatzeko erabakia hartzen badu”. “Indarrak edukitzeaz gain, lanean jarraitzeko eta Gobernuko kide guztiak globalean harrotasunez betetzen gaituen lana egiten jarraitzeko pasioa dut ere”, adierazi du.
Laukoaren lanari dagokionez, eta 2019ko hauteskundeen ondoren kide berdinekin errepikatzeko prest egongo ote den galdetuta, modu positiboan baloratu du Gobernu kideen arteko akordioak “herritar guztientzako” lortu duen “egonkortasuna” eta “datorren legegintzaldian lau urte hauetan protagonista izan garenon arteko egonkortasun bera errepikatzea” dela Exekutiboaren “anbizioa” nabarmendu du.
“Egonkortasun politiko horrek edo egonkortasun politiko horren osaketak herritarren babesa jasotzen badu ongietorria izango da, ez bada horrela, Parlamentuan bilatu beharko ditugu egonkortasun hori errepikatzeko formulak, eta horrek izan behar du helburua nire ustez”, planteatu du.
Uxue Barkos