Geroa Baik ekitaldia egingo du igande honetan Uxue Barkos eta Itziar Gomez Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako eta Iruñeko Alkatetzarako hautagai moduan aurkezteko
Uxue Barkos eta Itziar Gómez Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako eta Iruñeko Alkatetzarako hautagai moduan aurkezteko ekitaldia egingo du igande honetan, urriak 7, 12:00etan Baluarten. Ekitaldia irekia izango da eta egungo Nafarroako Lehendakariak eta Iruñeko Udalean Geroa Baiko eledunak hartuko dute hitza.
Koalizioak gogorarazi duenez pasa den irailaren 5ean koalizioak primario prozesua jarri zuen abian Nafarroako Gobernuko Lehendakaritzarako eta Iruñeko Alkatetzarako hautagaitzak aurkezteko. 10 eguneko epean Uxue Barkos eta Itziar Gómezen hautagaitzak aurkeztu ziren bakarrik, hortaz, baldintzen betetzea ziurtatu ondoren, Geroa Baiko Batzorde Iraunkorrak hautagai izendatu zituen biak.
Geroa Baik azpimarratu duenez, koalizioak baikortasunez, ilusioz, indarrez eta arduraz ekingo dio 2018-2019 ikasturteari, lan aunitzeko hilabeteak bait datoz nafarron interes orokorrak defendatzen jarraitzeko eta Ongizate politikak bultzatzen jarraitzeko.
Koalizioak gainera azaldu du datozen hilabeteetan Geroa Baiko lan talde sektorialek edukiak landuko dituztela koalizioak 2019ko hauteskundeetara aurkeztuko duen programa eraikitzeko, gizarte zerbitzuetan, kulturan, hezkuntzan, osasungintzan, bizikidetzan, berdintasunean, garapen ekonomikoan, eskubideen hedapenean edo lurralde orekan neurri berriak garatuz, etorkizuneko Nafarroa eraikitzen jarraitzeko helburuarekin.